Sorlekua. Moda lehiaketa

Descripcion Corta

Kutxa Fundazioak Cristóbal Balenciaga Museoan Gipuzkoako hiru proiekturen desfilea egiteko aukera eskaintzen du, moda-lehiaketa baten bidez. • Hautagaitzak…

Texto largo

Kutxa Fundazioak Cristóbal Balenciaga Museoan Gipuzkoako hiru proiekturen desfilea egiteko aukera eskaintzen du, moda-lehiaketa baten bidez.
 

• Hautagaitzak 2024ko maiatzaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira, webgunean jarritako plataforma digitalaren bidez www.kutxafundazioa.eus.
• Helburua da tokiko moda sorkuntzak ikusaraztea eta Gipuzkoako sormen talentua bultzatzea.

Kutxa Fundazioak abiaraziko du Gipuzkoako hiru proiekturi Cristóbal Balenciaga Museoan egingo den desfilean parte hartzeko aukera emango dien moda-lehiaketa batean parte hartzeko deialdia. San Sebastian Moda Jaialdiaren barruan egingo da ekitaldi hori, urriaren 24an, eta maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik parte hartzeko deialdia.

Horrela, tokiko moda-sorkuntzak ikusaraztea eta Gipuzkoako talentua erreferentziazko agertoki batean, Cristóbal Balenciaga Museoan, erakustea eta bultzatzea da Kutxa Fundazioaren asmoa. Eta Sorlekua bere programaren eskutik egiten du; programa hori kultura- eta sormen-eragileak indartzeko diseinatuta dago, eta haren helburua da sektoreko proiektu bideragarri, jasangarri eta berritzaileak bultzatzea.

Moda diseinuan, jantzigintzan eta/edo komertzializazioan modu profesionalean 10 urtez baino gehiagoz aritu ez diren Gipuzkoako diseinatzaileek parte har dezakete lehiaketan. Miren Vives Cristóbal Balenciaga Museoko zuzendariak, Tytti Thusberg moda diseinatzaile eta Slow Bag markaren sortzaileak, Ana Corzo AEG eskolako moda eta patroigintza saileko arduradunak eta Charo Álvarez eta Rocío Sánchez Bilbao International Art and Fashion BIAAF erakundeko ordezkariek osatuko dute San Sebastian Moda Jaialdian desfilatuko duten hiru lanak hautatuko dituen epaimahaia.

Jasangarritasuna, kontzeptua, diseinua, joste-lana, orijinaltasuna eta eszenaratzea izango dira epaimahaiak proposamenak hautatzeko kontuan hartu dituen irizpideak.
 

 

Sorlekua Mentoretzan ere presente egongo da moda

Otsailean eman zuen jakitera Kutxa Fundazioak zein izan ziren Sorlekua Mentoretza programan hautatutako 10 proiektuak. 18 hilabeteko programa izango da, eta prestakuntza, mentoretza eta laguntza ekonomikoa jasoko dute partaideek; asmoa da Gipuzkoako Kultura- eta Sormen-industrien sektorea bultzatzea.

Hautatutako proiektu guztien artean, lauk dute zerikusia moda diseinuarekin, jantzigintzarekin eta komertzializazioarekin: Naiara Elgarresta poltsa eta oinetako markak, Davidi neurrirako burukoak estilista birtualaren laguntzarekin alokatzeko zerbitzuak, Bekoop ekonomia zirkularreko kooperatibak, eta emaztegai eta emakume gonbidatuentzako neurrirako jantzigintzan aritzen den Carlavilla Studiok.

Kutxa Fundazioa, mende erdi Gipuzkoako kulturaren sektoreari laguntzen

Kutxa Fundazioak mende erdi baino gehiago darama Gipuzkoako kultura- eta sormen-sektoreen garapena eta profesionalizazioa bultzatzen. Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriak (2023-2030) laguntza hori sendotzea lortu nahi du, bere programak berrikusiz eta, detektatutako beharren eta sektoreari zuzendutako aldez aurretik dauden laguntzen arabera, programa horiek birbideratuz. Erakundearentzat, funtsezkoa da kultura- eta sormen-sektoreetatik hurbil egotea, Gipuzkoaren garapen jasangarrirako funtsezko oinarriak baitira, pentsamendu kritikoa sortzeko, erantzun berritzaileak emateko, lurraldea ezagutzera emateko eta lurraldea gaur egungo eta etorkizuneko erronkekin konektatzeko duten gaitasunari esker.
 

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2024ko martxoaren 18a