Bideojokoak Minecraft 1 edo Unity I programekin | Tailerrak

Cabecera
Título
Bideojokoak Minecraft 1 edo Unity I programekin | Tailerrak
Descripción

Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua. Tailerrak Doplayko profesionalen eskutik.

Minecraft 1.Bi talde, Laranjak urdinen aurka! Nor iritsiko da lehenago kontrol puntura? Nork irabaziko dio beste taldeari? Nork iraungo du zutik? Mapa multijokalari bat sortzen hasiko gara burubelarri. Talde bakoitzaren zonaldea definitu eta eraikiko dugu, gaia aukeratuko dugu, baimendutako erramintak,armen enkantamendua… Erraza dirudi baina antolamendu on bat beharrezkoa da, lehentasunak definitzea, lanak asignatzea, denborak banatzea, bete daitezkeen helburuak jartzea eta batez ere lantalde on bat osatzea, helburua lortzeko. Portaerak programatuko ditugu eta Minecraft plataformak eskeintzen dizkigun bloke komando famatuak erabiltzen ikasiko degu. Ez sartu gehiago zerbitzarietan, sortu ezazu zuk zeuk, zeure.

Unity I.Ikasi 3D bideojokoak programatzen lan eremu dibertigarri eta konpleto batean! Kubo, zilindro eta planoak bezalako oinarrizko irudietatik abiatuta, hiru dimentsiotako mundu bat osatuko dugu, non, gure protagoniatak mugituko diren. Bertan puntuazio bat lortu beharko dute, denbora mugatu batean emandako agindua bete edota beraien artean lehian ibiliko dira. Diseinua, oinarrizko mekanika eta C# programazioa nahastuko ditugu, dibertituz ikasteko. Oinarrizko ikastaro honen helburua, plataforma potente honen bidez egin daiteken edozein proiektu garatu ahal izateko beharrezkoak diren kontzeptu eta klabeak barneratzea da.
Gure jokoetako objektuen oinarrizko osagai eta parametroak ikasiko ditugu eta script sinpleak idazten hasiko gara beraien portaera programatzeko.Ikastaroaren amaieran 3D joko bat garatuko dugu. Horretarako Unity-ren motoreak emulatzen duen mundu errealaren fisika erabiliz.

Adina

Minecraft 1: 7-13 urte
Unity I: 11-17 urte

Datak eta ordutegia

2017ko otsailan: larunbatetan 4, 11, 18 eta 25
10:30<13:30

Lekua

Eureka! Zientzia Museoa

Informazio gehiago eta izen-emateak

Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 900 ¦ eureka@eurekamuseoa.es¦ webgunea

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
04 Otsaila 2017 00:00 – 23:59
Fecha
4 otsaila 2017 00:00 – 23:59
Espacio
Besteak
Temática
Zientzia eta teknologia