Mucho | kontzertua Klubean
Mucho Madril eta Toledo artean osaturiko taldea da kide hauekin: Martí Perarnau (gitarrak, teklatuak eta ahotsa), Miguel de Lucas (baxua), Carlos Pinto (bateria) eta Víctor Cabezuelo (gitarra). Bere kideek hainbat musika-proiektutan parte hartu eta hartzen dute (The Sunday Drivers, Underwater Tea Party, Rufus T. Firefly…), baina 2010ean indarrak batzea erabaki zuten Mucho sortzeko, eta musika-proiektu honekin urte berean debutatu zuten disko homonimo bat autoeditatuz.
Larunbatean, martxoak 18 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrerak erosi
Ia bi urte eman ondoren beren debuteko albumarekin biran hainbat hiri eta jaialditan, 2012an bigarren lana, “El Apocalipsis”, grabatu zuten.
2015eko maiatzean grabazio-estudioan sartu ziren hirugarren albuma, “Pidiendo en las puertas del infierno”, prestatzeko, aurreko guztiaren aldean oso bestelako diskoa, 2016ko urtarrilaren 22an argitaratua.
Muchok estatu osoko aretoetan Pidiendo en las puertas del infierno aurkezten jarraitzen du.Bisitatuko dituen hurrengo hiriak Badajoz, Almagro, A Coruña, Vigo, Gasteiz, Donostia, Oviedo eta Iruñea izango dira.
“Pidiendo en las puertas del infierno” taldearen hirugarren albuma da, aurreko guztiaren aldean oso bestelako diskoa. Beraiek esan zuten orain arte egin duten arraroena dela, eta ohikotik urruntzen saiatu ziren, besteak beste, gitarren eta baxuen ordez sinteak jarrita. Orain, panoramako areto eta jaialdirik garrantzitsuenetan ibili eta “2016ko onena” zerrendetan beren txokoa egin ondoren, estatuan zehar jarraitzen dute azken album honekin.