Port Aventura-Salou-Bartzelona udaran

Cabecera
Título
Port Aventura-Salou-Bartzelona udaran
Descripción

Primeran pasatzeko bidaia, autobusa, hotela Saloun, bi egun Port Aventuran, Aquatic Park, Bartzelona eta Zaragoza bisita gidatua, hondartza, bi monitoreren laguntza...
Anima zaitez bidaiatzera eta lagun berriak egitera!

Adina

9-15 urte

Data

Ekainaren 26tik uztailaren 1era

Izen-emateak

Martxoaren 6tik ekainaren 19ra HEMEN

Prezioa

Gaztedi: 425 €. Autobusa atera ahal izateko 35 gazte beharko dira.
Gaztedi kontua dutenentzako aukera soilik!

Prezioaren baitan dago:

  • Luxuzko autobusa, aire egokitua, bideoa, etab.
  • Santa Mónica Playa *** edo antzeko hotela. Hiruko edo lauko gelak.
  • 5 gau, mantenu erdiarekin + bazkari bat.
  • Aran Bidaiakek kontratatutako bi begirale.
  • Bartzelonan eta Zaragozan bisita gidatua, bertako gidariarekin.
  • Bartzelonako “Aquí Estoy” jatetxean bazkaria.
  • Aljaferiarako sarrera.
  • Zaragozako jatetxe batetan bazkaria.
  • Port Aventurarako sarrera, bazkaria barne, egun bat.
  • Aquatic Parkerako sarrera, bazkaria barne, egun bat.
  • Istripu-, gaixotasun- eta erantzukizun zibileko asegurua parte-hartzaile tea begiraleentzat.

Egitaraua

Ekainaren 26a, astelehena

Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik irteera: Donostiatik irteera: 7:00etan // Gasteitik irteera: 8:30etan // Bilbotik irteera: 9:30etan.
Salourako irteera, bidean geldialdi txikiak eginez.
Bazkaria eraman.
Santa Monica Playa 3*** edo antzeko hotelerako iritsiera. Gelak banatu.
Arratsaldea libre; Saloun bisita, igerilekuan bainua, etab.
Afaria eta ostatua hotelean.

Ekainaren 27a, asteartea

9:00. Hotelean gosaria eta Bartzelonara bidaia.
11:00. Bartzelonan bisita gidatua, bertako gidariarekin, Sagrada Familia (kanpotik) España-Montjuic Plaza, Paseo Marítimo – Barceloneta – Puerto Olímpico, las Ramblas eta Auzo Gotikoa bisitatuko direlarik.
14:30. “Aquí estoy” jatetxean bazkaria, menua: 2 plater eta postrea.
Bazkal ondoren Maremagnumen libre Saloura itzultzeko ordua arte.
19:00. Saloura itzuli, afaria eta ostatua hotelean.

Ekainaren 28a, asteazkena

9:00. Gosaria hotelean eta Port Aventurarako bidaia.
Egun osoa Port Aventuran, sarrera bazkaria barne duela.
Hotelera itzuli, afaria eta ostatua hotelean.

Ekainaren 29a, osteguna

9:00. Gosaria hotelean eta Aquatic Parkerako bidaia.
Egun osoa Aquatic Parken, sarrera bazkaria barne duela.
Hotelera itzuli, afaria eta ostatua hotelean.
Ekainaren 30a, ostirala
Hondartzara, igerilekura, eta abrrera joateko goiza.
Hotelean bazkaria.
Arratsaldean Saloun ibilaldia.
Afaria eta ostatua hotelean.

Uztailaren 1a, larunbata

9:00. Gosaria hotelean.
Zaragozarako irteera.
11:30etan Zaragozara iritsi. Zaragoza bisitatu, bertako gidari batekin, autobusetiko panoramika eta oinez. El Pilar basilika, Seo, Aljafería jauretxea (gizateriaren ondarea) eta auzo historikoan zeharreko ibilbidea.
14:30etan. Zaragozako jatetxean bazkaria, menua: 2 plater eta postrea.
Bazkaria bukatu ondoren, jatorriko puntuetarako irteera.
Donostiarako iritsiera: 20:00ak inguru.

Informazioa

Aran Bidaiak
www.viajes-aran.com¦ T-943 429 009 ¦ana@viajes-aran.com


Gaztedi2017 PortAventura1200x400

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
26 Ekaina 2017 00:00 – 01 Uztaila 2017 00:00
Fecha
26 ekaina 2017 00:00 – 1 uztaila 2017 00:00
Espacio
Besteak