Blas Picon & Iker Piris | Vermout Sessions

Cabecera
Título
Blas Picon & Iker Piris | Vermout Sessions
Descripción

Mojo Workin’era itzuliko dira Blas eta Iker, eta zinez pozten gaitu honek. Lehenak hirugarren edizioan hartu zuen parte Junk Expressekin, kontzertu gogoangarria hura! Bigarrena bi edizioetako gitarra ofiziala izan dugu.Orain gutxi argitaratu dute euren taldeko lehen lana: "Heartbreaking Men", euren abilezia musikala primeran erakusten duten zortzi abesti originalez osaturikoa dugu.

Igandean, martxoak 19 // 12:30<15:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea

Pirisek bere gitarra, abeslari eta konpositore gisa bere gaitasuna erakutsi du bere ‘My Time’ (2012) eta ‘Do It Yourself’ (2014) lanetan, bluseko eszenako soinu eta ikusmoldea emanez.

Picónek hamar bat disketan bere ahotsa eta armonika iltzatu ditu, bere musikarekiko nortasuna erakutsiz, oinarriak bilatuz eta imitazioak ekidinez.

Bertsio eta gai originalen errepertorioarekin, ikuskizun dinamiko eta estimulagarria eskainiko digute, hala, bluesa aspergarria dela pentsatzen duten horien aurreiritziak suntsituz.

2017MojoWorkin BlasPicon1200x600

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
19 Martxoa 2017 12:30 – 15:30
Hora Desde
12:30
Fecha
19 martxoa 2017 12:30 – 15:30
Espacio
Besteak