Olatu Talka 2017

Cabecera
Título
Olatu Talka 2017
Descripción

OLATU TALKAren barnean antolatu diren ekintzen barnean, eta laugarren urtez jarraian, Gipuzkoa Solidarioak hainbat ekintza antolatu du, guztien ardatz nagusia inklusio soziala izanik. Aurreiritziak alde batean utziz, jendartea osatzen dugunon artean harremanak sortzea da helburu nagusia.

Esperientzia: Norabide anitzeko (belaunaldi arteko,kultural, genero ikuspuntutik, etab.) hartu-emana. Aztarna uzten duten esperientziak bizitzeko aukera bikaina.

Larunbatean, martxoak 20
Lekua: Donostiako Boulevardean // 10:30etatik aurrera
Antolatzailea: Gipuzkoa Solidarioa
Informazio guztia HEMEN

<< Jarduerak

  • Gipuzkoa Solidarioaren plataformaren inguruko informazioa banatuko da.
  • Altxoarren bila jokoa.Aztarna uzten duten leku eta erakundeetan zehar, aztarna solidarioaren bila arituko gara. Parte hartu, bizikletan, trizikloan, handbike, monopatinean, gurpildun aulkian, irristailuetan, etab.Beharrezkoa apirilaren 30a baino lehen izena ematea.
  • "Zapiak gora, zapiak behera" tailerra.Kultura anitzetako erara, buruko zapiak eta haurrak eramateko zapiak jartzen ikasiko dugu: arabiar zapiak, afrikar zapiak, euskal zapiak, zapi latindarrak. Zapiak jarritakoan, argazkiak aterako ditugu eta argazki hauek momentuan bertan eraman ahalko dira etxera, bizitako esperientziaren oroigarri.
  • Batukada eta Andeetako musika.

Parte hartzen duten elkarteak

Nagusilan / Saharako lagunak / Dandai / Cáritas / Jatorkin / Gehitu / Sociedad Fotográfica / SOS Racismo / Bidez Bide / Plus 55 / Museo San Telmo / Kresala / Kolore Guztiak / Cruz Roja Gipuzkoa / Unión Africana

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
20 Maiatza 2017 10:30 – 20:00
Hora Desde
10:30
Fecha
20 maiatza 2017 10:30 – 20:00
Espacio
Besteak
Temática
Gizarte-programak