Miquel Navarro. Irudizko arkeologiak | bisita Edorta Subijanaren eskutik
Hiria, guda-zelai gisa. Miquel Navarroren arkitekturak deszifratzen.
Edorta Subijanak Miquel Navarroren obraren irakurketa pertsonal bat proposatzen digu, abiapuntutzat hartuta haren hiriek laborategi perfektu bat osatzen dutela non artistak piezen arteko erlazio formalak, materialak eta sinbolikoak arakatzen eta ezartzen dituen, sistema konplexuak egituratzeko. Gure hirietan bezalaxe, hiri horietan identitatea gehiago dago horrelako erlazioen menpe, hura osatzen duten piezen berezko propietateen menpe baino.
Miquel Navarrok desberdin jokatzen du hiri bakoitzean. Erakusketan egingo dugun ibilbidean, artistaren jokoaren zenbait gako argitzen saiatuko naiz, niretzat hurbilekoa den arlotik; hau da, arkitekturatik eta hirigintzatik.
Ostegunean, apirilak 27 // 19:00
Lekua: Kubo-kutxa Aretoa
Doako bisita gidatua. Beharrezkoa izena ematea: T-943 012 400 //hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia
T- [+34] 943 012 400 ¦kubo@kutxa.eus¦www.sala-kubo-aretoa.eus