Leonardo Torres Quevedo: airearen konkista | erakusketa

Cabecera
Título
Leonardo Torres Quevedo: airearen konkista | erakusketa
Descripción


“Leonardo Torres Quevedo: airearen konkista” erakusketa hiru zatitan banatuta dago. Zati bakoitza Leonardo Torres Quevedok airea konkistatzeko egin zuen ekarpen mota bati eskainita dago: baloi gidatuak, telekinoa eta aireko transbordadoreak.

Baloi gidatuak eta Telekinoa

Uztailaren 7tik abuztuaren 31ra
Lekua: Newton Aretoa. Eureka! Zientzia Museoa
Sarrera doan
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00-20:00 // asteburu eta jai-egunetan: 11:00<20:00

Transbordadoreak

Irailaren 1etik 30era
Lekua: Montessori Aretoa. Eureka! Zientzia Museoa
Sarrera doan
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00-19:00 // asteburu eta jai-egunetan: 11:00<20:00


Baloi gidatuak.Torres Quevedok baloi gidatuen historiari egindako ekarpena erakusten duten 17 paneleko sorta bat da, eta honako alderdi hauek erakusten ditu: lehen baloi gidatuen diseinua, Montgolfier anaien igoaldiak, patenteen erregistroa, tripulazioarekin eta tripulaziorik gabe egindako lehen probak, Torres Quevedo asmatzaileak XX. mendean egindako ekarpenak eta haren ideien iraupena egungo baloi gidatuetan.

Telekinoa.Atal honetan, Torres Quevedok historiako lehen urruneko agintearen asmatzaile gisa egindako ekarpena dago zehaztuta. Baloi gidatuak telekontrolatzeko helburuarekin diseinatu zen.Atal honetako paneletan azaltzen denez, Torres Quevedok 1902ko abenduaren 10ean patentatu zuen Telekinoa Frantzian. Halaber, Telekinoa horretarako sortutako aeronautika-saiakuntzen zentroan egiten ziren proben arabera egokitzeko egindako aldaketak eta hobekuntzak ikus daitezke.

Gainera bisitariek Leonardo Torres Quevedoren busto bat, haren bizitzari buruzko eta zientziari egin zion ekarpen emankorrari buruzko informazioa eta haren azterketa eta diseinuekin zerikusia duten objektuak ikusi ahal izango dituzte.

Transbordadoreak. Duela 110 urte, 1907ko irailaren 30ean, Donostiako Ulia mendiko Transbordadorea inauguratu zen. Pertsonak garraiatzeko erabili zen lehen teleferikoa izan zen munduan.Transbordadore hori 1917an ibili zen azken aldiz, baina urtebete lehenago haren kopia berdin-berdin bat inauguratu zen. Zehazki, 1916ko abuztuaren 8an gertatu zen hori, Niagarako ur-jauzietan Spanish Aerocar izeneko transbordadorea inauguratu zenean. Teleferiko hori Donostian abian jarri zenaren berdin-berdina zen, eta Ipar Amerikan pertsonak garraiatzeko instalatutako lehen teleferikoa izan zen.Saskiak 540 metrotan 35 lagun garraiatzeko edukiera dauka.

Gaur egun, funtzionatzen jarraitzen du. 76 metroko altueran ipinitako 6 kableri lotuta mugitzen da 7 km/h-ko abiaduran. Kalkulatu denez, 10 milioi turistak baino gehiagok gozatu dute teleferikoak eskaintzen dituen bistekin.“Torres Quevedo” sistemarekin funtzionatzen jarraitzen duen teleferiko bakarra da gaur egun.

Panelez gain Donostiako transbordadorearen maketa bat ikusi ahal izango da transbordadoreei buruzko atalean.

Eureka ExpoQuevedo transbordador1200

1907 Transbordador Monte Ulía
Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
07 Uztaila 2017 09:30 – 30 Iraila 2017 20:00
Fecha
7 uztaila 2017 09:30 – 30 iraila 2017 20:00
Espacio
Besteak
Temática
Zientzia eta teknologia