Chema Madoz. Ars combinatoria | Erakusketa
Artegunea aretoan Chema Madoz argazkilariaren kalitate handiko proposamena dago.
Ars combinatoria-n, La Fábrica-rekin batera ekoitzian, Argazkigintzako Sari Nazionala jasotakoaren ibilbidea ikusten da, 70 lan baino gehiago daudelarik 80ko urteetatik gaur egunotara artekoak. Artistaren ibilbidea osoa jorratzen du, haren lanak orain arte izan dituen fase edo aldien ikuspegi zabala ematen du, baita haren bilakaeraren eta hari deigarri gertatu zaizkion objektuen aldaketen ikuspegia ere.
Gaur egungo arte-eszenako sortzailerik interesgarrienetako bat bihurtu dute Madoz artea argazkigintzaren bidez interpretatzeko modu bereziak eta bere ikuspegi poetikoak. Bere lanak gauzakien artean ezkutaturiko erlazioak erakusten ditu eta ikusmenaren tranpak ikertzen ditu, leiho bat irekiz guk mundua hobeto ulertzeko.
- Chema Madoz. Ars combinatoria
- 2017ko uztailaren 21etik azaroaren 5era
- Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00.Sarrera librea
- Komisarioa: Oliva María Rubio
Harremana
Kutxa Kultur Artegunea
Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera).20012 Donostia
T- [+34] 943 001 730 ¦ artegunea@kutxa.eus¦ kutxakulturartegunea.eus