Pertseidak berriro ikusgai!

Cabecera
Título
Pertseidak berriro ikusgai!
Descripción


Berriro ere Pertseidak ikusgai izango dira, izar iheskorren euririk ezagunena.

Pertseidetako meteoroak uztaiaren 24tik abuztuaren 22ra arte ikusgai izango dira. Maximoa, abuztuaren 12tik 13rako gauean izango da eta gutxigora behera, 60 meteoro orduko kontatu ahal izango dira. Tamalez, aurten, Ilargia agertuko da zeruan goizaldeko ordubatak aldera, % 70eko fasean. Horrek Pertseidarik ahulenak ikustea eragotziko du.

Zer egin Pertseidak ikusteko?

Behaketarako tokirik hoberena, hirietako argietatik kanpo dagoena eta zeru ilun bat ikusten uzten diguna izango da. Eraikin eta beste oztoporik aurrean ez dugun ikuspegi bat edukitzea komeni da. Eta ez dugu behaketarako inolako instrumenturik beharko, begi bistaz ikustea komenigarria izango da eta ilargia ez dagoen alde ilun batera begiratzea.

Pertseidak Perseo konstelaziotik sortzen direla dirudien arren, zeruko alde guztietan ikusi ahal izango ditugu. Erosoena etzanda egotea da eta gure bista iluntasunera egokitu arte itxarotea.

Pertseidak ikusteko momenturik onena abuztuaren 12tik 13rako gaua izango da. Ordu onena goizaldeko 1:00etatik 4:00etara izaten da normalean, baina aurten, ordubatetatik aurrera ilargiaren presentzia dela eta aurreko orduak ere aprobetxatu beharko ditugu.

Informazio gehiago:www.eurekamuseoa.es

Eureka Perseidas1200

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
09 Abuztua 2017 00:00 – 22 Abuztua 2017 00:00
Fecha
9 abuztua 2017 00:00 – 22 abuztua 2017 00:00
Espacio
Besteak
Temática
Zientzia eta teknologia