Low Riders | kontzertua

Cabecera
Título
Low Riders | kontzertua
Descripción

Low Riders taldearen kontzertua Kutxa Kultur Plazan. Txekoslovaskiako taldea da hau, country-rock-psikodelia artean kulunkan dabilena, gu beraien herrialdeko hiriburura, Baskoviara, eramateko.
Kideak:Marek, Michal, Nagore E. eta Nagore M.

Ostegunean, irailak 21 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte

Low Riders

Beren ibilbidea taberna txikitan hasi zuten bertsioak aurkeztuz, eta jendeari nazioartean dar-dar eraginez. Horren fede ematen dute "Hightimes" (2013) eta "Plays Lee" (2014) diskoek.

Orain -tradizioa utzi gabe- beren konposizioen "Forgive your enemies" (2016) albumarekin datoz, Baskovia eta inguruetako txokorik urrun eta berezienetara gu eramateko.

Bidaia honetan ezin imitatuzko gizon-ahots batek gidatuko gaitu; eta lagun izango ditugu gitarra akustiko oldarkor bat banjo-ukituekin; beste gitarra bat, hau elektrikoa eta sexya, lap steel-aren ondoan gu limurtu nahian; baxu bat, kanoia bezain irmoa; eta bateria, egunaren arabera jotzen duena.


Plaza LowRider1200

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Osteguna, 21 Iraila 2017 20:00
Hora Desde
20:00
Fecha
Oosteguna, 21 iraila 2017 20:00
Espacio
Besteak