Abentura grafikoa Minecraft-en | ikastaro teknologikoa 7-14 urte
Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzendutako tailerraDoplay-ko profesionalen eskutik. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.
IKASI KOMANDOAK PROGRAMATZEN ETA SORTU ZEURE JOKO PROPIOA MINECRAFT-EN!
Aldi honetan jada eman egingo zaien Minecraft mundu landu batean zer motako jokoa sor dezaketen pentsatzen zentratuko dira gazteak. Baina ez dezala inork bere burua engaina: ekintzon bidez partehartzileen sormena aski frogatuko da, baita zeharka landuko dituzten geometria eta programazio kontzeptuak barneratzeko duten ahalmena ere. Gakoa da jolasten ari direla ikasten doazela, bitartean, gainera, eurek sortutako eduki propio eta pertonalizatuak garatzen ari direla.
Landutako Minecraft mundu bat emango dugu eta partehartzaileek komandoak erabiltzen ikasiko dute, hauekin munduan abentura grafiko motako joko bat sortu ahal dezaten. Pertsonaiak biziko duen abentura istorio bat asmatu beharko dute, honek topatuko dituen oztopo ezberdinak diseinatuz. Baliabideak era askotarikoak izango dira: jokalariak ibilbide batean zehar eta orden zehatz batean ibiltzera behartuko dituzten komando-sortak, ateren bat ireki edo objektu garrantzitsuren bat jasotzeko ebatzi beharreko asmakizunak, tranpak, jokoaren grafikoak pertsonalizatzeko aukerak, jokoa ikusgarriago egiteko beste hainbat gako...
Adina
7-14 urte
Datak eta ordutegia
Egunak: Azaroaren 4a, 11a, 18a eta 25a // 10:30<13:30
Lekua
Eureka! Zientzia Museoa
Prezioa
110 € (Eureka!ko lagunak, Gaztedi, Familia ugaria edo anai-arrebak 100 €)
Izen emateak eta informazioa
Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45.20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478¦ eureka@eurekamuseoa.es¦www.eurekamuseoa.es