Erakusketa Dora Salazar. Venus, princesas
Otsailaren 25etik maiatzaren 15era
Ostiral eta larunbatak:18:00Lekua: Menchu Gal Erakusketa Aretoa (Urdanibia Plaza, 5. Irun)
Sarrera libre
“Venus, printzesak” izena du erakusketak. Dora Salazar artista nafarrak hamabi eskultura pieza aurkezten du Irunen.
“Venus, printzesak” emakumeen “rolak eta mugak” zalantzan jarri nahi duen eskultura multzo bat da, emakume horiek ikustarazi nahian. Artistak azaldu duen bezala, obran adierazten da nola janzten den emakumea, betiere emakume horrek eskaini nahi duen “irudiaren” arabera, eta horrekin, gizakiaren gorputza “aldagarria” dela eta “denboran zehar” aldatzen dela helarazi nahi du artistak.
Irudiak sokarekin, larruarekin, altzairuarekin eta kobre hariarekin eraiki ditu eta aretoko sabaitik daude zintzilik eta badirudi jantzien, ohituren, makillajeen eta erritoen “inauteri desfile” bat ikusten ari direla. Guztira, 12 piezak osatzen dute bilduma, 4 irudi daude giza eskalan eginak, 2 enbor, 4 aurpegi edo maskara eta beste 2 pieza daude beira-arasa batean.