Sin mala intención + Nerabe
"Sin Mala Intención" eta "Nerabe" taldeen kontzertua Kluban.
Ostiralean, urriak 20 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte
Sin Mala Intención
Sin Mala Intención taldeak harritu egingo ditu entzuleak entzute sakoneko eta oso landutako letren rockaz.
Kideak: : Javi Echarri (gitarra), Iker Gutiérrez (gitarra), María Soriazu (baxua), Igor Barrero (teklatuak) eta Bjorn Mendizabal (bateria).
Bere lehen diskoak, Esas Cosas izenekoak, kalitate ukaezina duten 10 abesti biltzen ditu, pop-rockean (generoaren zentzurik zabalenean) kokatuta. Album honek gaztelaniazko egile-rockaren onena edo Sabina, Fito Cabrales edo Calamaro letragileak ekartzen dizkigu gogora, eta, beste taldekideen egikera bikainari esker, inork entzun gabe utzi ezin duen lan biribila eskaintzen digu.
Nerabe
Donostialdeko musika talde ezberdinetako kide batzuk bildu ostean sortu zen Nerabe, 2016 urtean, bestelako estilo musikalak landu eta euren taldeekin zerikusirik ez duen proiektu berri bati ekiteko asmoarekin.
Kideak Borja Iriarte (bateria), Ruben Ramos (gitarra), Xabier Arratibel (gitarrak, teklatuak eta koruak), Iñigo Ozaeta (baxua) eta Sara Zozaya (ahotsa) dira eta 80. hamarkadako indie rock ukitu, erritmo dantzagarri eta abesti zuzenekin datoz, ahots bereizgarri bat lagun.
2017ko udan “Toki-on” izeneko lehen lana grabatu dute, urte amaieran kaleratu eta agertoki ezberdinetan aurkezteko asmoarekin.