MEK Fest

Cabecera
Título
MEK Fest
Descripción

Hemen da, beste behin ere, MEKFest jaialdia, hilaren 20tik 22ra, ostiraletik igandera, Irunen.

Hitzordua, Lady Red Management-ek eta Irungo udalak antolatu dute, Kutxa Fundazioako #izanezberdin programa gaztearen laguntzarekin batera.

Egunak: urriaren 20a, 21a eta 22a
Lekua: Irun

MEKFest hiru gunetan gauzatuko da: Urdanibia plaza eta ingurua, San Martzial kale hasieratik gertu dagoen “Red Stage-escenario rojo” gunea, eta Ospitale Zaharreko lorategian dagoen “Green Stage-escenario verde” gunea.

Eta aurtengoan haur eta gazteentzako programazioa ere izango du bere baitan. Honela bada, 21ean, larunbatean, 11:30etan hasita, #GazteMek izenburupean egingo dira txiki eta gazteentzako ekitaldiak Urdanibia plaza ondoko Ospitale Zaharreko gunean. Reziklator taldearen eskutik tailer pedagogikoa egingo dute, antzerkia, eskulanak, batukada eta kalejira uztartuko dituztelarik. 12:30etatik 17:00etara, berriz, 9-17 adin tarteko gaztetxoz osatutako hainbat taldek joko dute, Skola Musiken, udal abesbatza tailerrean eta bestelakoetan parte hartzen duten kideekin batera.

Hori guztia, youtuber ezagunek aurkeztuko dute. Bertan izango da Beñat Larrusketch irundarra, edo Iban Garcia DespertaVlogs, baita Aizea Gallagher gasteiztarra ere.

Gainera, Kutxa Fundazioko #izanezberdin programaren baitako IzanGood ekimenari esker, elikagai osasuntsuak nahi eran konbinatuz indar berritzeko aukera izango dute artista gazteek.

Parte hartuko duten artistak: Javier Tostado / Mireia Pazos / Rocio Tostado / Maitane Maiz/ Gaizka Cabanillas / Lorena Amantegui / Gabriela Gándara /Gaia Morris / Asier Jimenez eta Ayelen Lemmi / M.S.K / M.S.T / M.S.A / M.S.F / M.S.E


GazteMek2017 presentacion1200

Antolatzaileak aurkezpenean
Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
20 Urria 2017 00:00 – 22 Urria 2017 00:00
Fecha
20 urria 2017 00:00 – 22 urria 2017 00:00
Espacio
Besteak