Paloma Navares. Argiztapenak | erakusketa Kubo-kutxa aretoan

Cabecera
Título
Paloma Navares. Argiztapenak | erakusketa Kubo-kutxa aretoan
Descripción


Paloma Navaresek (Burgos, 1947) gorputza eta teknologia, egunerokoa eta apartekoa, historiaren memoria eta etorkizuneko ametsa edo amesgaiztoa hibridatzen dituen lengoaia bat garatu du. Bere obra aurkezteko euskarri sorta zabala erabiltzen du –instalazioak, argazkia, bideoa, performancea, eskultura, marrazkia, pintura eta abar–, haiek fabrikazio industrialeko objektu eta materialekin konbinatuta. Emaitza gisa, gero eta objektu desmaterializatuagoak ekoizten ditu, argiaren gardentasuna eta arintasuna xurgatzen dutenak; aitzitik, haren bideo-instalazioek eskulturen irmotasuna dute, eta espazioa menderatzen dute arkitektonikoki.

Navaresen obrak argiztapen eta gardenki gisa ageri dira, materia ukatzen duen hauskortasun batekin. Irudi argitsuak eta ilunantzekoak, etorkizunari buruz ironizatu eta iragana iraultzen dutenak.

Ikuspegiak eraikitzeko helburuz, Paloma Navaresek bitarteko material zeharrargiak aukeratzen ditu, hala egiturak arinduta eta inguruneak kolorearen tenperaturaren eta argi-intentsitatearen edo -gabeziaren arabera antolatuta, bisualitatearen inguruan hausnartzen duen bitartean ikuspegi kultural, psikologiko, sinboliko eta emozionaletatik abiatuta.

Gainera, atzera begirako honetan artistaren ibilbidearen bi alderdi nabarmentzen dira: bideoinstalazioaren arloan bete duen aitzindari rola, eta gure herrialdean 90eko hamarkadatik aurrera garatu ziren arte feministan eta genero-ikuspegiko artean betetzen duen lekua.

Paloma Navares. Argiztapenak
  • Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
  • Urriaren 20tik 2018ko otsailaren 4ra
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00

  • Komisarioa: Rocío de la Villa
  • Sarrera doan

Kubo PalomaNavares1200

©Paloma Navares.
Sombras del sueño profundo, 1986
Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017,2018
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
20 Urria 2017 11:30 – 04 Otsaila 2018 21:00
Fecha
20 urria 2017 11:30 – 4 otsaila 2018 21:00
Espacio
Kubo aretoa
Línea Actuacion
Programas