XLII. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak | sariak emateko ekitaldia
Amaia Antzokian egingo den jaialdian Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatuko dira 42. edizioan. Abenduaren 1ean, ostiralean izango da ekitaldia, eta bertan euskarazko eta gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetako irabazleek beren sariak jasoko dituzte.
Abenduak 1, ostirala // 19:30
Lekua: Amaia Antzokia (Irun)
Sarrera gonbidapenarekin, aforoa bete arte
Gonbidapenak Irun-eko Turismo Bulegoan jaso daitezke
Irabazleak
- Blanca Bettschen Capa. Izenburua: “Juegos de lógica”.
Gaztelaniazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra - Ramón Fernández Reboiras. Izenburua: "Providencia de apremio".
Gaztelaniazko olerkia. Saria: 15.000 € + Garaikurra - Maixa Zugasti Muñoa. Izenburua: "L.A.A.".
Euskarazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra - Asier Serrano Lasa. Izenburua: "Denen mina da nirea".
Euskarazko olerkia. Saria: 15.000 + Garaikurra
Guztira 488 lan aurkeztu dira lehiaketara
Guztira jatorrizko 448 lan jaso dira, eta erdiak baino gehiago (228) gaztelaniazko eleberriak dira. Aurkezturiko eleberrien jatorri geografikoari dagokionez, lehen aldiz lehiaketa honetan, Madril da buru 45 lanekin, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoa, 36 lanekin. Gaztelaniazko olerki atalean 186 lan iritsi dira, eta bigarren modalitatea da kopuru osoari dagokionez. Hemen ere Madril da, 39 poema-libururekin, ekarpen handiena egin duena; ondoren Euskadi, 27rekin, eta Andaluzia 26rekin.
Euskaraz aurkezturiko eleberriak 18 izan dira, aurreko edizioan baino sei gehiago, 17 Gipuzkoatik eta bat Nafarroatik, eta euskarazko olerki atalean sari bila aurkezturiko 16 liburuetatik, 9 Gipuzkoakoak dira, 5 Bizkaikoak, bat Arabakoa eta bat Nafarroakoa.
Epaimahaiak
Lau modalitateetako bakoitza erabaki duten epaimahaiak honako hauek izan dira:
- Gaztelaniazko eleberria: Fernando Marías, Marcelo Luján, Raúl Guerra Garrido, Juana Salabert, Luisa Etxenike.
- Euskarazko eleberria: Felipe Juaristi, Jon Martín Etxebeste, Jon Kortazar, Marijo Olaziregi, Arantza Urretavizcaya.
- Gaztelaniazko olerkia: Antonio Colinas, Angel García Ronda y Manuel Rico.
- Euskarazko olerkia: Iñaki Aldekoa, Lourdes Otaegi, Itxaro Borda.