Berenice Abbott. Topografiak

Cabecera
Título
Berenice Abbott. Topografiak
Descripción


Topografiak lanak Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren obra ikonikoaren berri emango digu, 1926 eta 1961 artean egindako 82 obraren bitartez. Erakusketak, diChroma photographyrekin elkarlanean antolatutakoa, aukera ezin hobea ematen du begirada adimenduneko eta bizimodu zirraragarriko argazkilari honen obra bertatik bertara ezagutzeko.

Berenice Abbott argazkilari nekaezin eta polifazetikoa izan zen, eta haren lanek eragin berezia izan zuten XX. mendeko argazkilaritza dokumental eta artistikoan.Baina horrek ez zuen eragotzi gutxietsia izatea, eta ez zuten aintzat hartu zahartu zen arte. Emakume honek gaitasun handia erakutsi zuen beti familia-, ekonomia- eta lan-arloko gabeziak gainditu eta aurrera egiteko.

Erakusketa kronologikoki ikus daiteke: hasieran, bere inguruko pertsona –eta pertsonaia- intelektualen erretratuak; ondoren, XX. mendearen erdialdeko hamarkadetan New York hirian eta Estatu Batuetako beste hiri batzuetan izandako aldaketak biltzen dituzten hiri paisaien argazkiak; eta, amaitzeko, jardun harrigarri eta moderno bat, hots, argazkilaritza zientifikoa, egiazki liluragarriak eta edertasun plastiko handikoak diren emaitzak lortuta.

  • Berenice Abbott. Topografiak
  • 2017ko azaroaren 24tik 2018ko martxoaren 25era
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00.Sarrera librea
  • Komisarioa: Anne Morin

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera).20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 25 19 25 ¦ artegunea@kutxa.eus¦ kutxakulturartegunea.eus


Artegunea BereniceAbbott banner

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2017,2018
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
24 Azaroa 2017 19:00 – 25 Martxoa 2018 22:00
Fecha
24 azaroa 2017 19:00 – 25 martxoa 2018 22:00
Espacio
Artegunea
Línea Actuacion
Programas