Artea zuzenean | Kontzientziaz jateko abezea
IZANGOOD Kutxa Fundazioaren ekimena da, eta kontzientzia harraraztea nahi du hidratazioak, elikadurak eta jarduera fisikoak bizitzan duten garrantziaz, ongizate fisiko, funtzional eta emozionala lortzen laguntzen dute eta.Horrekin, Kutxa Kultur-ek IZANGOOD bultzatuko du bere kultura-eskaintzan, “jaten ikastea hazten eta bizitzaz gozatzen ikastea baita”.
Esparru honetan, Carolina Rïn nutrizionistak proposamen artistiko bat aurkezten digu, IZANGOODen funtsezko kontzeptuak errepasatzen dituena.
Carolinak, Guilles Deleuze-ren abeze artistiko eta filosofikoan oinarrituta, bere ikuspegi berezia erakusten digu: kontzientziaz jateko abezea edo hastapenak.Collageak, landarez egindako tintak, bilgarriak, ... gaur egungo sukaldaritza-kontzeptu eta aztura osasungarriak irudikatuz joango direnak. Aztura edo ohitura osasungarri eta iraunkorren transmisioan gizabanako gisa dugun erantzukizuna azpimarratuko du, 2018rako gure konpromiso eta asmo berriak zehazteko helburuaz.
Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan “Artea zuzenean” programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara hiru astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Ordutegia Tabakalerakoa
Sarrera librea