Arratiarra, baserritik jauregira | dokumental laburra

Cabecera
Título
Arratiarra, baserritik jauregira | dokumental laburra
Descripción


Amarenak, kaikua berritzeagatik ezaguna egin zen enpresa donostiarrak, bere hurrengo proiektuaren istorioa kontatzen duen dokumentala aurkezten du.

Arratiako txamarrotea edo arratiarra, guztiz desagertuta zegoen XIX. mendeko jantzi bat da. Bere garaiean garrantzi handia izan bazuen ere, gaur egun bakarrik ale pare bat eta zenbait argazki geratzen zitzaizkigun. Arratiako gizonek (Bizkaia) bere eskontza egunean janzten zuten, eta handik aurrera, ekitaldi berezietarako bakarrik erbiltzen zuten. Baserritar gehienek, bere bizitza osoan izango zuten jantzi dotore bakarra izaten zen.

Hilabetez, Oihane Pardok (Amarenak) jantzi hau eta bere diseinua ikertu du, berritzeko, emakumeen gorputzeei egokitzeko eta berriz ekoizteko. Azkenik, Miramar Jauregian egindako moda iraunkorreko desfilean aurkeztu zuten arte.

Otsailak 2, ostirala // 19:30
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua Tabakalera)
Sarrera libre aforoa bete arte
Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzarekin burutu egin da eta dokumentala LACØRTE films-ek produzitu egin du (zuzendaritza: Jesús Etc). Dokumental honetan parte hartu dute: Amaia Mujikak (Bilboko Euskal Museoko Etnografia saileko teknikari arduraduna), Ane Albisuk (euskal jantzietan aditua eta Atondu liburuaren idazlea), Asun Dominguez-ek (patronaia, moda diseinua eta joskintza eskolaren zuzendaria) eta Rosa María Estévez-ek (jostuna), baita Oihane Pardok (Amarenak-en sortzailea) ere.
Amarenak Kutxa Kultur Enea eta Kutxa Kultur Fabrika-ren barne dagoen enpresarietako bat da.

Arratiarra documental1200

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2018
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Ostirala, 02 Otsaila 2018 19:30
Hora Desde
19:30
Fecha
Ostirala, 2 otsaila 2018 19:30
Espacio
Besteak