Doako ikustaldi gidatua Alejandro Garmendiaren erakusketara
Larunbatero, Kubo-kutxa aretoak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu “Alejandro Garmendia. Paisaiak, enigma eta malenkolia" erakusketara.
- 18:30 euskaraz
- 19:30 gaztelaniaz
- Ezinbestekoa da aurrez erreserba egita 943 251939 telefonoan, aretoan bertan edo korreo honen bitartez:hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus.
- Erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurkitu daiteke.3 € audiogida bakoitzeko.
-
Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat.
Alejandro Garmendia. Paisaiak, enigma eta malenkolia
Alejandro Garmendiaren obra errealitatearen eta birtualtasunaren arteko konbinazioa da, erreferentzia errealen eta irudimenezkoen artekoa, eta horrek ukitu surrealista ematen die bere margolanei. Irudimenezko paisaiak dira, ezinezkoak, subkontzientera zuzen doazenak; guzti-guztiak New Yorkeko eta Hendaiako bere estudioetan jaiotakoak.
Bere lanetan, teknika digitalak, argazkigintza teknikak eta teknika piktorikoak erabiltzen zituen. Eta testuingurutik ateratako elementu arkitektonikoak erabiltzea zen, hain zuzen, teknika horien ezaugarri nagusia. Horrek irudimenezko espazioak sortzen zituen. Bere lanen oinarrian errealitatearekiko konexio logikoaren haustura-kontzeptua dago, objektuen eskalari eta funtzionaltasunari buruzko bere argazkiak aztertuz, eta existitzen ez den errealitate bat dokumentatuz.
Bere obrak, beraz, mundu errealista eta adierazkor bat biltzen du, proposamen surrealistatik hurbil dauden inkontzientearen eremuak doi-doi ukitzen dituela. Errealitatea bai, baina azpikoz gorakoa, nahasia, iluna... bere baitatik kanpoko indarretatik sortua.
Bere obra erakusgai egon da AEBko, Mexikoko, Portugalgo, Italiako, Alemaniako, Frantziako zein Espainiako galerietan. Eta gaur, azkenean, ondo merezitako atzerabegirakoa eskainiko dio bere hiriak.
Kubo-kutxa aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251939 ¦kubo@kutxa.eus¦www.sala-kubo-aretoa.eus