Goi-mailako Joskintzako tekniketara hurbilketa: joskintza
Javier Martin-en Eskola magistralak Fantasiazko Goi-mailako Joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.
Saio guztiekin batera, Balenciaga etxeetan erabilitako joskintza-metodo zehatzen erakustaldia egingo da, eta, parte-hartzaileek horien inguruko gaitasun praktikoak izan ditzaten, zenbait modelo egiteko proposatuko zaie, horretan aritu daitezen. Besteak beste, koadrodun oihalezko joskin- jaka, zenbait joskintza-teknika uztartzen dituena, eta jantzi alderantzikagarria. Bietan, zenbait puntada-mota ikasteaz gain, lisatzeko zenbait modu aplikatuko dira.
Datak: Irailaren 28a, 29a eta 30a (guztira: 20 ordu)
Ordutegia:Ostirala: 15:00-19:00 / Larunbata eta igandea: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Parte-hartzaileak:Moda Diseinuko eta Patroigintzako eta Joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta Goi-mailako Joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak
Betebeharrak:Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko erdi-mailako ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte
Hizkuntza: gaztelaniaz
Irakaslea:Javier Martín. Gaur egun, DELPOZO marka espainiarrerako egiten du lan. Bertan, bildumaren zati baten bolumenak modelatu eta garatzen ditu, eta nazioartean sona duten luxuzko prêt-à-porter jantziak egiten ditu.
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea
Informazio gehiago: www.cristobalbalenciagamuseoa.com