Eloy de la Iglesia | mahai ingurua eta 'El Pico'ren proiekzioa

Cabecera
Título
Eloy de la Iglesia | mahai ingurua eta 'El Pico'ren proiekzioa
Descripción


Kutxa Kultur Arteguneak eta Euskadiko Filmategiak Eloy de la Iglesiari buruzko mahai ingurua eta "El Pico"ren proiekzioa antolatu dute elkarlanean. Ekitaldia Euskadiko Filmategiaren 40. urteurreneko ospakizun baitan dago. Ekitaldiak denboran bat egingo du Kutxa Kultur Artegunean uztailaren 20tik azaroaren 4ra arte zabalik egongo den “Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna” erakusketarekin.

Uztailak 20a, ostirala
Lekua: Tabakalera eraikina. Donostia / San Sebastián

Mahai ingurua

18:00etan, Tabakalerako Z Aretoan. Sarrera doan leku guztiak bete arte.

Moderatzailea: Jesús Angulo, historialaria eta zinema kritikaria, euskal zinemagileen inguruko espezialista jantzienetako bat da.

Pedro Olea zinema zuzendariak -Los novios búlgaros (2003), Eloy de la Iglesiak zuzendu zuen azken filmeko ekoizleetako bat izan zen-, María Luisa San José El diputado (1978) pelikulako protagonistak eta Elena Manrique zinema produktoreak hartuko dute parte solasaldian.

"El Pico"-ren proiekzioa

20:00etan, eTabakalerako 1. zinema aretoan. Sarrera behar da.

El pico (1983) Gipuzkoako zuzendari sailkaezin honen izenburu garrantzitsuenetariko bat da. Droga-mendekotasuna duten bi mutil gazteren istorioa kontatzen du. Behar duten dosia lortzeko droga saltzen dute eta krimen bat burutuko dute. Gainera, guztiz kontrakoak diren bi familietako partaide dira: bata guardia zibil baten semea da eta bestea, berriz, politikari abertzale batena. Filmaren kanpoko irudiak Bilbon, Barakaldon, Portugaleten, Algortan, Getxon eta Negurin filmatu zituzten.


180720ArteguneayFilmotecaVasca Eloy

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2018
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Ostirala, 20 Uztaila 2018 18:00
Hora Desde
18:00
Fecha
Ostirala, 20 uztaila 2018 18:00
Espacio
Besteak
Línea Actuacion
Programas