Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna
Erakusketa honek haren film guztiak eta telebista nahiz antzerkirako egindako kolaborazio guztiak biltzen ditu lehenengoz, Kutxa Kultur Artegunea aretoan. Modu kronologikoan kontatuta, "Eloy de la Iglesia. Desira Objektu iluna" erakusketak gure historiaren lau hamarkada baino gehiagoren erradiografia zehatza egiten du. Zinema gutxik bezala bizi, maitatu eta egin zuela esan genezake: sentsualki, egiaz eta eromenera iritsi arte. Maitatua eta gorrotatua, haren planteamenduak ez ziren inoiz oharkabean pasatu. Hamarkada bat ahaztuta igaro ondoren, Eloyk harrotasunez zioen zineman jarraitzea zela berarentzat bizitzeko arrazoi bakarra.
Erakusketa honetan, Eloy de la Iglesiaren ibilbide profesionalaren ibilbide kronologiko bat eskaintzen digu, antzerki eta telebistarako egin zituen lanak ere aintzat hartuta. Erakusketan haren filmografia osoaren ibilbidea egin daiteke 150 bat argazkiren bidez, film bakoitzaren sinopsiaz lagunduta.
- Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna
- 2018ko uztailaren 20tik azaroaren 4ra
- Irekita asteartetik igandera (Zinemaldian, astelehenean ere irekiko da).
- Sarrera librea
- Komisarioa: Pedro Usabiaga
- Hainbat ekitaldi programatu dira zenbait erakunderen lankidetzaz
Kutxa Kultur Artegunea
Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera).20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937 ¦ artegunea@kutxa.eus¦ kutxakulturartegunea.eus