Eloy de la Iglesia & Rosa Barba: biak baten

Cabecera
Título
Eloy de la Iglesia & Rosa Barba: biak baten
Descripción


Tabakaleraren lankidetzaz, Itziar Orbegozo eta Tamara Garcia errealizadoreek batera bisitatuko dituzte Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna eta Rosa Barba. Drawn by the pulse erakusketak. Bi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz.

Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna erakusketak haren film guztiak eta telebista nahiz antzerkirako egindako kolaborazio guztiak biltzen ditu lehenengoz, Kutxa Kultur Artegunea aretoan. Modu kronologikoan kontatuta, erakusketak gure historiaren lau hamarkada baino gehiagoren erradiografia zehatza egiten du.

Drawn by the Pulse (2018) film-eskulturatik hartzen du izena Tabakalerako 1 eta 2 Erakusketa aretoetan dagoen bakarkako erakusketak. Rosa Barbak, Berlinen bizi den artista italiarrak, bere ikerketa-gaietako bat den astronomiari eta zinemari buruzko lan sail berri bati eman dio hasiera pieza horrekin. Harvardeko Behatoki Astronomikoan filmatu zen, eta pieza enigmatiko batean konbinatzen ditu deskubrimendu astronomikoak eta teknika zinematografikoak.

Urriak 4, osteguna // 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Artegunea eta Tabakalerako 1 eta 2 Erakusketa aretoak
Ezinbestekoa erreserba egitea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza 1, (Tabakalera).20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937 ¦ artegunea@kutxa.eus ¦ kutxakulturartegunea.eus


Eloy
Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna

DSC 6524

Drawn by the Pulse. Rosa Barba
From Source to Poem, 2016. Película 35 mm, color, sonido óptico, 12 min.
Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2018
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Osteguna, 04 Urria 2018 18:30
Hora Desde
18:30
Fecha
Oosteguna, 4 urria 2018 18:30
Espacio
Artegunea
Línea Actuacion
Programas