LIV. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak emateko ekitaldia
Printzipal Antzokian egingo den jaialdian Donostia Hiriaren Kutxa Literatura Sariak banatuko dira 54. edizioan.
Hika Teatroa taldeak animatuko du sariak emateko ekitaldia eta Txarriboda antzezlana emango du,
Abenduak 22, larunbata | 19:30
Lekua: Antzoki Zaharra. Donostia / San Sebastián
Sarrera gonbidapenarekin.
Gonbidapenakzozketatzen ditugu Kutxaren app-aren bitartez
Lan irabazleen aldarrikapena irailak 8an izan zen.Epaimahaikoen deliberamenduak amaitu ondoren, aldarrikatu ziren, jendaurrean, sail bakoitzeko obra irabazleak:
Gaztelaniazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
— Irabazlea:Matias Candeira de Andrés
— Idazlanaren izenburua: Moebius
Gaztelaniazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
— Irabazlea: Fernando Trías de Bes
— Idazlanaren izenburua: El trámite
Euskarazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
— Irabazlea:Alexander Martinez Iturria
— Idazlanaren izenburua:Iraumen
Euskarazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
— Irabazlea:Oier Guillan Bermudez
— Idazlanaren izenburua:Aire ikusezina
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdi honetara 509 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 481 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 28 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.