Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiria bilduma
"Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma" erakusketan 170 lan daude ikusgai -93 Afrikako arte tradizionaleko lanak dira, eta 77, aldiz, mendebaldeko arte garaikidekoak. Artelanak Sánchez-Ubiría bilduma partikular paregabekoaarenak dira, Sebastián Ubiría (1947-2014) eta Margarita Sánchez (1944) senar-emazteek osatu dute 30 urte baino gehiagotan.
Erakusketak zenbait piezaren edertasuna eta interesa ezagutzera gonbidatzen gaitu, alde batetik, eta bestetik, Afrikako antzinako arteko eta arte garaikideko lanen artean existitzen den elkarrizketa etengabea argitzen saiatzera. Eta oso ikuspuntu estimulatzailea darabil horretarako, ikuspuntu dinamikoa, esan genezake. Ikusle aktibo gisa kokatzen gaitu aukeraz betetako mundu baten aurrean.
Hala, artelan bakoitzera hurbilketa huts bat egitea proposatzetik harago, aukera bikaina eskaintzen zaigu hainbat tokitan eta testuinguru oso desberdinetan ekoitzitako artelanen artean loturak ezartzeko, eta, halaber, gogoeta egiteko beste kultura batzuekiko dugun begiradari buruz edo ideia batzuen iragankortasunari buruz, zeinak zaizkion berezkoak gizakiari, edonondik datorrela ere.
Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma
Komisarioa: Alejandro Castañeda
- Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
- 2018ko urriaren 20tik 2019ko urtarrilaren 20ra
- Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00 // Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:30-21:00
- Familientzako tailerrak eta doako bisita gidatuak larunbatetan
- Sarrera doan