Larunbatero, kubo-kutxa Aretoak doako bisita gidatua eskaintzen du “Gonzalo Chillida" erakusketara.
18:30 euskaraz
19:30 gaztelaniaz
Gonzalo Chillidaren ibilbidea berrikusteko lehenengo atzera begirako erakusketa handiak aukera ematen du artista honen sorkuntza-unibertsoan murgiltzeko eta koherentziaz beteriko produkzio bat aurkitzeko. Erakusketan artistaren 130 pieza inguru daude, bere bost hamarkadatako lana hartzen dutenak. Haren margolanez eta paper gainean egindako lan zabalaz gain (marrazketa, grabatua, etab.), bere argazki-lanaren parte bat erakutsiko da, ez oso ezaguna, baina artista honen lana ezagutzeko gako garrantzitsuak ematen dituena.