Uhin grabitazionalak: unibertsoa esploratzen | ZientziaKutxa
Dibulgazioko hitzaldia espezialistak ez diren entzuleentzat; gaur egungo zientzia-gaiak edo gizartean interes berezia sortzen dutenak azaltzen dizkiete herritarrei ikertzaile adituek.
Hitzaldi hauek Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen dituzte.
Uhin grabitazionalak: unibertsoa esploratzen
Ekainak 5, asteazkena | 18:30
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa. Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelera
Sarrera librea aforoa bete arte
Hizlaria: Alicia M. Sintes Olives
Astrofisika iraultza betean dago: gizakiak bere buruari aspalditik egiten dizkion galderei erantzun egoki eta koherenteak aurkitzen ari dira gaur egungo teknika, instrumentu eta teoria berriak. Uhin grabitazionalak, hots, espazio-denboraren ehunean gertatzen diren uhindurak, dira gaur egungo mezulariak. Mezulari hauek ate berri bat irekiko dute kosmosean, eta horrek unibertsoaren gainean dugun ezagutza erabat aldatu dezake. Zulo beltzen arteko fusioek sortutako uhin grabitazional hauen detekzioak (LIGO-k hauteman zituen 2015ean lehen aldiz) baieztatu zuen Albert Einsteinek 1915an bere erlatibitatearen teorian aurreikusi zuen iragarpen garrantzitsua. Bi urte geroago, bi neutroi izarren fusioak sortutako uhin grabitazional eta erradiazio elektromagnetikoaren aldi bereko jabekuntzak beste mugarri zientifiko bat ezarri zuen.
Hitzaldi honetan uhin grabitazionalak zer diren azalduko dut, baita nola detektatu ziren, zer informazio ematen diguten eta zein izan den Illes Balears-eko Fisika Grabitazionala Taldeak jokatutako papera gaur egun arte detektatu diren hamaika uhin grabitazionaletan.
Alicia M Sintes Olives
Irakasle titularra da Universidad de les Illes Balears-en (UIB) Fisika Teorikoaren eremuan. Gainera, Institut d'Estudis Espacials de Catalunya-n kidea da eta baita UIB-en Instituto de Aplicaciones Computacionales de Código Comunitario-aren (IAC3) idazkaria ere. Astroparticle Physics aldizkari zientifikoaren editorea da eta Institut Menorquí d’Estudis-en kidea ere bada.
Alicia Sintes UIB-en LIGO kolaborazio zientifikoaren ikertzaile nagusia da, LIGO-ren kontseiluko kidea 2002tik eta baita GEO-ren batzorde exekutiboko kidea ere. Bere ikerketa lana uhin grabitazionalen astronomian zentratzen da. Fisikan doktorea da eta Alemaniako Max Planck Fisika Grabitazionalaren Institutuan ikertzailea eta Europako Espazio Agentzian aholkulari zientifikoa izana da. Berriki, Balear Uharteetako Gobernuak ematen duen Premio Ramón Llull 2017 saria eskuratu du. Gainera, Mallorcako Consell-aren Jaume II saria ere irabazi du.