XLIII. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak | sariak emateko ekitaldia
Amaia Antzokian egingo den jaialdian Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatuko dira 43. edizioan. Bertan euskarazko eta gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetako irabazleek beren sariak jasoko dituzte.
Sari banaketaz gain, ikusleek Ados Teatroren Dublindarrak antzezlana ikusi ahal izango dute
2019ko azaroak 29, ostirala | 19:30
Lekua: Amaia Antzokia (Irun)
Sarrera gonbidapenarekin
Gonbidapenak Irun-eko Turismo Bulegoan jaso daitezke azaroaren 25etik aurrera (Luis Mariano plaza, 3)
Irabazleak
- Paula Lapido
Lanaren izenburua: Los que alcanzan la orilla
Gaztelaniazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra
- Carlos J. Aldazábal
Lanaren izenburua: Mauritania es un país con nieve
Gaztelaniazko olerkia. Saria: 15.000 € + Garaikurra
- José María García-Viana Arenales
Lanaren izenburua: Pentaedroa
Euskarazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra
- Aritz Gorrotxategi Mujika
Lanaren izenburua: Amua
Euskarazko olerkia. Saria: 15.000 + Garaikurra
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien XLIII. ediziora 572 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 533 gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetan, eta 39 euskarazko eleberri eta olerki modalitateetan: gaztelaniazko eleberria: 294 lan; gaztelaniazko olerkia: 239 lan; euskarazko eleberria: 20 lan eta euskarazko olerkia: 19 lan.
Aipamen berezia merezi du sari hauen epaimahaia, beraien kalitate eta ospeagatik. Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat, dudarik gabe:
- Gaztelaniazko eleberria:Fernando Marías Amondo | Luisa Etxenike Urbistondo | Manuel Vilas | Patricia Esteban Erlés | Jon Bilbao Lopategui.
- Euskarazko eleberria:Felipe Juaristi Galdós | Jon Martín Etxebeste | Joxe Mari Iturralde Uría | Arantza Urretavizcaya Bejarano |Jon Cortázar Uriarte.
- Gaztelaniazko olerkia:Manuel Rico Rego | Antonio Colinas Lobato | Raquel Lanseros
- Euskarazko olerkia:Lourdes Otaegi Imaz | Iñaki Aldekoa Beitia | Itxaro Borda Charritton