Ander Telleriak Ancient Doors diska aurkezten du

Cabecera
Título
Ander Telleriak Ancient Doors diska aurkezten du
Descripción

Kutxa Kultur Andia Zikloa
Ander Telleria kontzertuan, akordeolaria
ostirala, maiatzaren 20an // 19:30
Lekua: Kutxaren Andia Aretoa (Andia kalea, z/g. Donostia)
Sarrera libre aforoa bete arte

EGITARAUA

F. Correa de Arauxo – Tiento V de quinto tono
J Cabanilles – Batalla Imperial
A. Lauzurika – Trama de aire y de sombras
F. Correa de Arauxo – Tiento de sexto tono sobre la Batalla de Morales
A. Piazzolla – Libertango


Ander Telleria

Estatu mailan dauden akordeoilarien artean musikalari garrantzitsuenetariko bat da. Ander Telleriak kontzertu ugari eskeintzen ditu bai Espainian eta bai nazioarte mailan.Gordon Skene kritikariaren hitzetan “akordeoilari prodijioa da”.

Gaur egungo musika arloko konpositore garrantzitsuekin lan egin du, J.M. Sanchez-Verdú, Yu Kuwabara, M. Stockhausen, S. Nesic, R. Lazkano, Z. Gerenabarrena, Wen Liu, S. Bonilauri, M. Sotelo, C. Trujillo, M. Urquiza, A. Edler-Copes, F. J. Rios eta A. Lauzurikarekin besteak beste, estreinaldi ugari eginez.

Musikari bezala, ikertze eta esperimentazio esparruan egindako lanek eta antzinako musikarekiko duen interesak sorkuntza berri bati eman diote sorrera: akordeoi mesotonikoa. Musika tresna honen afinazio eta eraikuntza ezaugarriek antzinako sonoritatearen antza daukate eta honi esker, Telleriak antzinako musikan espezializatutako interpreetekin lan egitea aukera eman dio, hala nola, Glenn Wilson eta Alon Sarielekin, baita S. Nesic bezalako konpositoreei obra berriak enkargatzea ere.

Bere formazioa interprete bezala Euskal Herriko goi-mailako musika Ikastegian (Musikene) egin zuen, Iñaki Alberdiren gidaritzapean eta master ikasketak Hochschule für Musik Würzburg (Alemania) S. Hussong irakaslearekin osatu zituen, Eusko Jaurlaritzako beka batekin. Perfezionamendu kurtso desberdinetan parte hartu du nazioarteko irakasle entzutetsuenekin, besteak beste, M. Rantannen, C. Jacomucci, G. Draugsvoll, C. Iturralde, J. Crabb, J. Mornet, N. Boucheix, M. Iñarga, J. Rattya, F. Palazzo, J. Maccerolo edo E. Moserrekin.

Aragoiko Goi Mailako Kontserbatorioko (CSMA) irakaslea da. Konferentzia ugari eman ditu hainbat kontserbatoriotan eta nazioarte mailako konposizio tailerretan, eta bere lana interpreste gisa aipatua izan da tesi eta ikerketa lan ezberdinetan.

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
20 Maiatza 2016 19:30 – 20:30
Hora Desde
19:30
Fecha
20 maiatza 2016 19:30 – 20:30
Espacio
Besteak