Solasaldia Aritz Gorrotxategirekin
Aritz Gorrotxategik irabazi zuen Kutxa Irun Hiria Literatur Sarien 43. edizioa, euskarazko poesia modalitatean, lanarekin.
Orain, Ekar liburu-dendan, Goizalde Landabasok solasaldi bat egingo du idazlearekin bere lanari buruz, jendaurreko ekitaldi batean.
2020ko urtarrilak 23, osteguna | 19:00
Lekua: Elkar Liburu-denda(Fermín Calbetón, 21). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskaraz
Partehartzaileak: Goizalde Landabaso (elkarrizketatzailea) eta Aritz Gorrotxategi (idazlea)
Sartzea dohainik
Aritz Gorrotxategi. Amua
Irun Hiriko Kutxa Literatura Poesia Saria irabazi zuen Aritz Gorrotxategik Amua lanarekin, bere azken poema-bilduma.
Zortzi urte ziren azken poemarioa publikatu zuenetik, eta honakoan helduagoa suma dezakegu idazlearen ahotsa bere mezuetan, eta biziagoa esateko moduetan.
Gaiei dagokienez, bizitzaren ikuspegi panoramiko bat eskaintzen digula esan liteke: itsasoak presentzia nabarmena du (bai gure Kantauri itsasoak, bai Mediterraneoak), eta horrekin batera ageri dira maitasuna eta erotismoa, edo arazo eta gatazka sozialak, edo heriotzaren itzala. Estiloari dagokionez, berriz, bereziki zaindu du esaldien erritmoa eta poemen tonua.