Bidai Hirukotea. Ganbera-Musika
Ganbera Musikaren VII. Zikolaren kontzertua, Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu eta antolatua Musikene, Donostia Musika eta El Diario Vasco-ren laguntzaz.
Maiatzaren 27an, ostirala, 19:30
Kutxa Andia Ekitaldi Aretoa(Andia kalea, z/g. Donostia)
Sarrera libre aforoa bete arte
BIDAI HIRUKOTEA
Josu Ferreras, txirula
Ana Martín, fagota
Claire Moncharmont, harpa
Bidai Hirukotea Musikenen sortua da, ganberako musika irakasgaian Christine Icart irakaslearekin.Talde hau, instrumentu hain ezberdinak elkartuz, tinbre eta kolore berriak ikertzeko sortu zen, kontraste handiagoak lortzea eta errepertorio bariatuagora hurbiltzea ahalbidetzen digutelarik. Jatorrizko errepertorioa osatuz, gure ahalmenak erabiltzen ditugu estilo guztietako transkripzioak egiteko.
Gure proiektuak entzulea hainbat garai eta nazionalitatetan zehar eraman nahi du, dagozkien kulturekin. Halaber, hirukoteko kide bakoitza herri ezberdin batekoa da, eta horrek kultura-ikuspegi ezberdinak ematen dizkio musikari.
Egitaraua
Sonata Sol minorren Op. 2, 8. zka. G. F. Händel
Romanza de Lucia di Lammermoor. G. Donizetti
Suite Popular Española. M. Moreno-Buendía
Pavane. G. Fauré
Pastorales de Noël. A. Jolivet
Entr'acte de Carmen. G. Bizet