Wonder of Karakuri Ningyoi. Txotxongilo ikuskizuna

Cabecera
Título
Wonder of Karakuri Ningyoi. Txotxongilo ikuskizuna
Descripción

Karakuri Ningyo dute izena Japoniako txotxongilo tradizionalek, txotxongiloentzako antzeztokietan erabiltzen direnek. Oso mekanismo sofistikatua dute barnean, eta horrek antzinako robot edo automaten itxura eman diezaieke. Orain 300 urte sortu ziren, eta gaur egun oraindik ere egiten dira Japonian Karakurien jaialdi tradizionalak.

Ekainaren4en, larunbata
Saioak: 16:00 // 18:00
Iraupena: 50´
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairuan Tabakalera)
Sarrera libre.Guztientzat
Antolatzailea: Kutxa Kultur

Eskuz egindako Japoniako Karakurien emanaldi tradizional honek bi eszena dauzka. Lehenik eta behin, Karakuri Ningyo aretoaren erakustaldia egingo da. Bertan, txotxongiloak tea zerbitzatuko du, eta Shobei Tamayak txotxongilo eta antzeztoki horiek mugitzen dituzten mekanismoen inguruko azalpen bat emango du.Bigarren eszenan noble-familia bateko mutil bat ikusiko dugu, Ushiwakamaru. Goblin familiak borroka-arteak irakatsi eta gero, naturaz gaindiko izaki bihurtuko da: erdi gizaki, erdi txori.

Ikus-entzuleek txotxongiloaren eraldaketa ikusi ahal izango dute, bai eta hegalak mugituz nola hegaldatzen den eta nola saltatzen duen ere. Eta ohartuko dira zeinen zaila den hura maneiatzea.

Wonder of Karakuri Ningyo_marionetasJapón
Wonder of Karakuri Ningyo_marionetasJapón

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
04 Ekaina 2016 16:00 – 18:00
Hora Desde
16:00
Fecha
4 ekaina 2016 16:00 – 18:00
Espacio
Besteak