Match Box. Txotxongilo ñimiñoak

Cabecera
Título
Match Box. Txotxongilo ñimiñoak
Descripción

Txotxongilo ñimiñoen ikuskizuna Plazan, Laura Heit eta Kutxa Kulturren eskutik.

Igandean, ekainaren 5 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairuan Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte
Hizkuntza: ingelesez
Guztientzat
Antolatzailea: Kutxa Kultur

Laura Heit ardo kopa bat eskuan duela taularatuko da, soinean top distiratsu eta estu bat duela. Mahaiaren atzean eseri eta bere miniaturazko kabareta lozorrotik ateratzen hasiko da.

Laura Heitek txotxongilo-ikuskizun ñimiñoak egiten ditu pospolo-kaxen barruan. Hildako mutil-lagun bat, saltxitxa itxurako maitagarri bat, tigreen xuxurlatzaile bat, perfekzionista bat, bainu-ontzia asko maite duen mamu bat eta bestelako hamaika pertsonaia agertzen dira mikro-ikuskizunotan. Miniaturazko eszenatokiak piztu egingo dituzte kirrinka-hotsek, suak eta paperezko pop-upek.

Mahaiaren atzean dagoen pantaila batean aldi berean erakusten dira txotxongiloen ikuskizunak, askotariko emaldi txikiaren xehetasunak ikuskizun oparo bihurtuz

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
05 Ekaina 2016 20:00 – 21:00
Hora Desde
20:00
Fecha
5 ekaina 2016 20:00 – 21:00
Espacio
Besteak