CRISPR tresnekin egindako bioteknologia koronabirusaren garaian
Edizio genetikoko CRISPR tresnek, bakterioek eta arkeek duela milaka urtetik garatu dituzten defentsa-sistema egokitzaileetatik sortuak, bioteknologia irauli dute duela 7 urtetik.
2013az geroztik, biologia-alor guztien proposamen berritzaileenetan CRISPR teknikak topatzen ditugu. Jakina, aplikazio akademikoek, biologian edo kliniketan, biomedikuntzan, hedabideen arreta bereganatu dute, eta gaiari buruz abian dauden proiektuen eta metatutako argitalpenen bolumenaren zati handiena adierazi dute. Hala ere, hazkuntza handiko eremuetako bat bioteknologiarena da, CRISPR sistemen propietateren bat material genetikoarekin elkarreragiteko erabiltzen duten ekimen esperimentalak diseinatzeko aukera ematen duena.
Horrek barne hartzen ditu COVID-19k eragindako osasun-krisi globalari emandako erantzunak. CRISPR unibertsotik ere diagnostiko aplikazio berritzaileak eta SARS-CoV-2 koronabirusaren RNA genoma erasotzeko eta suntsitzeko proposamen terapeutikoak egin dira. Horretaz guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egingo du Lluisek hitzaldi honetan.
Hizlaria: Lluis Montoliu.
2020ko azaroaren 27a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hitzaldia semipresentziala (videowallen bidez ikusiko dugu)
Hizkuntza: gaztelaniaDoako sarrera. Hitzaldiak online ikusteko aukera egongo da beti. Unean indarrean dagoen egoeraren arabera, presentzialak eta/edo erdipresentzialak izan daitezke.
Presentzialki parte hartzeko ezin bestekoa izango da izena ematea azpian dagoen linkean. Izena eman eta gero, edozein aldakertarik balego, emailez jakinaraziko genizueke
Sarrera erreserbatzea
Hauek dira hitzaldiko estekak: ZOOM | YouTube
Materialen Fisika Zentroak (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Kutxa Kultur-ek antolatutako hitzaldia.