Gau paralinpikoa

Cabecera
Título
Gau paralinpikoa
Descripción

Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioak antolatutako ekitaldia Kutxa Kultur Plazan izango da. Ekitaldiaren helburuak dirakirol egokituaren aniztasuna balioan jartzea eta 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan parte hartuko duten kirolariei babesa ematea.

ostegunean, maiatzak 26 // 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera. Donostia)
Euskadiko Kirol Egokituaren FederazioakGipuzkoa Solidarioa Sarean parte hartzen du.

Oscar Terol aktore eta idazleak eta Reyes Prados kazetariak aurkeztuko dute ekitaldia.

Iñigo Urkullu Lehendakaria ekitaldian egongo da eta bertan, goi mailako jardunetik erretiroa hartzea erabaki duen Richard Oriberi egingo zaio omenaldia, arrakastaz betetako kirol ibilbideagatik.
Gainera GaituZSport kirol inklusio Saria Escor Gaztedi Taldeari emango zaio, integrazioaren alde egiten duen lanarengatik.

Kirol Egokituaren festa handia kulturarekin, inklusioarekin eta aniztasunarekin etorriko da, hala nola, “Verdini Dantza Taldea”rekin edota Ibon Casas, erretinosi pigmentarioarengatik itsua den rock abeslariarekin.

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
26 Maiatza 2016 19:30 – 22:00
Hora Desde
19:30
Fecha
26 maiatza 2016 19:30 – 22:00
Espacio
Besteak
Temática
Gizarte-programak