Kutxa Kultur Modak kultura tradizional inklusiboa bultzatzen du DravetTzari
Kutxa Kultur Modak kultura tradizional inklusiboa bultzatzen du DavetTzari. Euskal jantzi tradizionalen erakusketa honekin.
Gero Axular Kultur Taldearen eta Apoyo Dravet elkartearen arteko lankidetza.
DravetTZARI Dravet sindromea duen 15 urteko dantzari bat da. Haren historiak sindrome horri buruzko kontzientziazioa sortzen eta kultura inklusiboa sustatzen lagunduko digu.
Euskal kulturak, jatorri eta interes desberdinetako eragileen ekarpenak batzen direnean, gizarte-eraldaketarako elementu gisa dituen aukerak azpimarratzeko ere balio du.
#dotorejantzi da proiektu berri hau barne hartzen duen ekimena. Azken helburua baserritar jantziari balioa ematea da. Horretarako, San Tomas egunean janzteko gonbidapena luzatzen da, tradizioa indartzeko, jantzi tradizionalaren kultura zabaltzeko eta jantziaren diseinua bultzatzeko.
«Harrotasunez, ez harrokeriaz»; jantziaren erabileraren aurrean sentitzen duguna oso garrantzitsua da proiektu honetan. Baserritarrez janztea ez da mozorrotzea, gure historia berreskuratzea baizik. Ohiturak berpiztea eta gure kulturaren, harrotasunez transmititzen jarraitu nahi dugun euskal kulturaren, oinarriak gogoratzea da.
Erakusketa: 2020ko abenduaren 16tik 2021eko urtarrilaren 6ra| Tabakalera eraikineko ordutegia
Inaugurazioa: abenduak 18a | 18:30 | Ezinbestekoa izena eman HEMEN
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua).Donostia/San Sebastián
Sarrera doan