Marina Núñez I Bisita gidatua
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu Marina Núñez-en (Palencia, 1966) Azalik gabeerakusketara.
Oraintsuko obren bilduma bat da erakusketa, non obrek inguruarekiko malguak eta enpatikoak diren nortasunak proiektatzen baitituzte, muga fisiko eta psikologikoak diluitu edo bikoiztu egiten direlarik haiek parte direneko lekuetan edo paisaietan.
Azalik gabe nortasunaz mintzo da, mugaren ideiaz, konektatua, mugagabea, irekia, biguna eta metamorfikoa denaren eta hertsatua, estereotipatua eta kontrolatua denaren arteko elkarrizketa ia beti deserosoaz. Itxuraldatzen ari den eta «suntsitzeko bidean» dagoen ingurune baten oroitzapenak dira, auzi horrek kontu teoriko bat izateari utzi eta arazo urgente bilakatu denez gaur egun, berehalako hondamenaren ebidentziengatik, ingurumenaren krisiak hartarako bidea emanik.
- 17:30 euskaraz
- 18:30 gaztelaniaz
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 |hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
- Deskargatu hemen erakusketa-gida
Marina Núñez. Azalik gabe
- Kubo Kutxa (Zurriola, 1. 20002 Donostia)
- 2021eko urtarrilak 29 – apirilak 25
- Asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
- Komisarioa: Susana Blas
- Sarrera librea