Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniken online ikastaro tutoretzaduna
Online ikastaro tutoretzadun honek Balenciaga Etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.
Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatu da, eta oinarri izango ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, online tutoretza-saioak.
Datak: 2021eko martxoaren 1etik 21era
Hizkuntza: gaztelania
Norentzat:Moda diseinuko, patroigintzako edo/eta joskintzako ikasle edo tituludunak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan lehen urratsak egiteko interesa duen edonor.
Baldintzak:Interesdunek joskintzako tekniken ezagutza eduki eta egiaztatu behar dute, eta gai izan behar dute jantzi bat mozteko, albaintzeko eta josteko.
Irakaslea:Javier Martín
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Informazio gehiago eta izen-emateak (otsailaren 11 arte):www.cristobalbalenciaga.com