Igor Paskual | kontzertua-topaketa

Cabecera
Título
Igor Paskual | kontzertua-topaketa
Descripción


Igor Paskual musikaria, ekoizlea eta artearen historialaria da.

Kontzertu berezi honetan bere ibilibide guztiaz hitz egiteko aukera izango dugu artistarekin.

2021martxoak 20, larunbata | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 15 €

Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 18 €
(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Igor Paskual

Igor Paskual (Donostia, 1975) musikaria, ekoizlea eta artearen historialaria da.

90eko hamarkadaren erdialdean, Babylon Chàt gaztelaniazko glam-rock-taldea sortu zuen, David Bowiek eragin handia izan zuena. Hiru disko kaleratu eta 500 kontzertu baino gehiago eskaini zituen. Bakarka, hiru disko grabatu ditu: “Equilibrio Inestable” (PopUp Música, 2011), “Tierra firme” (Warner, 2015) y “La Pasión según Igor Paskual” (Warner, 2019).

2002. urtean, Loquillo eta Trogloditas taldeen konpositore eta gitarra-jole bezala hasi zen, eta hainbat diskotan hartu zuen parte: estudio “Feo, fuerte y formal” (2001), “Arte y ensayo” (2004), “Balmoral” (2008), “La nave de los locos” (2012), “Viento del Este” (2016) y “El último clásico” (2019).
Rolling Stone aldizkariak Espainiako rockaren historiako 10. diskorik onena bezala aukeratu zuen “Balmoral”, eta Grammy Latinorako izendatu zuten, ahots-rockeko album onenaren saria jasotzeko. Zuzenean grabatu ditu “Hermanos de sangre” (2006), “El Creyente” (2014) eta “Salud y Rock and Roll: desde Las Ventas” (2017). Artista katalanaren bira ugarietan, Espainian ez ezik, Argentinan, Perun, Uruguain, Mexikon eta Erresuma Batuan ere jo du. The Who eta The Rolling Stones taldearen teloneroak ere izan dira. Charles Chaplinen “Titina”-ren bertsio bat Radio 3ren “El Séptimo Vicio”zinema-programaren egungo sintonia da. “REC 3: Génesis” (Paco Plaza, 2012) proiektuaren BSOn, bere konposizio bat agertzen da: “Canción del valor”.

Ekoizle gisa, Dogfight, Nistal eta Ciudad Bambú taldeak grabatu ditu, eta, gaur egun, Staytons taldearen bigarren diskoa prestatzen ari da. Talento Ribera, MadCoole eta Dcode lehiaketetako irabazleak izan dira.

SER katearekin kolaboratzen du erregularki “De Buenas a Primeras” programako musika-atalean eta “Sofá Sonoro” saioan. Kirolari eta musikari buruz ere idazten du Revista Líbero eta Diario As-en.

“El arte de mentir” (Difácil, 2013) eta “Rugidos de gato” (Efeeme, 2015) liburuak argitaratu ditu; azken hori musikari buruzko artikuluen bilduma da Diario El Comercio egunkarian.

IgorPaskual

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2021
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Larunbata, 20 Martxoa 2021 19:00
Hora Desde
19:00
Fecha
Larunbata, 20 martxoa 2021 19:00
Espacio
Besteak