J.A.C. | 'Raw' diskaren aurkezpena
J.A.C. (Jaime Alvarellos Correcher) abeslaria, gitarrista eta musika irakasleak Raw arurkezten du, bere bakarkako lehen lana. Bluesaren klasiko handien eta joan den mendearen lehen erdiko Piedmont estiloaren artean hautatutako 14 abestiz osatutako erro-diskoa da.
Kontzertu berezi honetan blues musikaren historiaz, haren ordezkari garrantzitsuenez, musika-tresna erabilienez eta abarrez arituko da.
2021martxoak 13, larunbata | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aldez aurretik: 10 €
Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 12 €(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
J.A.C.
J.A.C. (Jaime Alvarellos Correcher) abeslaria, gitarrista eta musika irakaslea da, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Musikenen, "Gitarra Jazz" espezialitatean titulatua.
Musika beltza jotzen du, batez ere blues, ragtime eta soul. Urte askotan zehar hainbat musikariekin jo du, hala nola J. A. Bátiz, Dani Lizarraga, Kike Arza, Alejandro Mingot, Iosu Izagirre, Iker Uriarte, Oskar Lakunza, Javier Ramos, Ludovic Bource, Simone Negrín, Xacobe Martínez, Pablo Castaño, Manolo Gutiérrez, Ramón Bermejo, Leire Telletxea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, e. a.
TolosandBlues Jaialdia, Cameros Blues Jaialdia, Burlata Blues Jaialdia, Udazkena Blues, Feito a Man (Compostelako Donejakua), Jazzaharrean (Gasteiz), Kultur (Nafarroa) bezalako jaialdietan jo izan du eta baita Baluarte (Iruñea), Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Teatro Principal (Compostelako Donejakue) bezalako areto eta lokaletan ere.