Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara? | Eider Otaegi
Gizakion eta animalien arteko elkarbizitza osasuntsu eta gozagarrirako gakoak eta esperientziak partekatuko ditugu ikastaro honetan. Ikastaroaren hasieran, animalien ongizatea abiapuntu duen Kutxa Ekoguneko Abeletxeko bisita gidatua egingo dugu. Etxekotutako animaliekin harreman zuzena izan ondoren, euren behar eta emozioak ulertzeko eta asetzeko bideak aztertu eta elkar bizitza honek gizakion osasunean, sentiberatasunean eta bizitza kalitatean ere nola eragiten duen hausnartuko dugu.
Eider Otaegi
Giza Zientziatan lizentziatua Gizakien eta animalien arteko hartu-emanei buruzko graduondokoa egin zuen. Animalien arteko egungo harreman-moduak aldatzea helburu duten proiektuetan aritu da. Gaur egun, Kutxa Ekoguneko Abeletxeko teknikaria da, animaliekin gertuko bizipenak eraginez, haiekiko ezagutza-maitasuna-zaintza sekuentzia eragitea helburu duen proiektuan.
Noiz: 2021eko maiatzaren 28a, ostirala | 16:30-19:30
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza:euskaraz
Prezioa: 12 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 14 €
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa