Doako bisita gidatua maiatzaren 30era arte Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoen Black Lighterakusketara.
Black Light erakusketa, diChroma Photography-k sortua, Argazkilaritzaren Dama handi bati eginiko omenaldia da: Margaret Watkins-i, hain zuzen. Azkarregi desagertu zen Historiaren eremutik, hainbat gorabehera direla-medio. Atzerabegirako hau Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunea aretoan aurkeztuko da lehen aldiz munduan; argazkilariaren ibilbidean garrantzizkoak izandako kapituluak biltzen ditu, eta azaltzen du nola izan zuen Watkinsek, denbora-tarte oso laburrean, goraldi oso bizkorra ez ezik, bere garaiari aurrea hartzeko gaitasuna ere.