Landareen aztarnak: zianotipia laborategia
Gure inguruko landareak, loreak eta algak izango dira egingo ditugun zianotipien oinarri. Zianotipia argiarekin egiten den inprimaketa teknika da. Soluzio fotosensiblea dela medio, eguzkiaren argiarekin harreman zuzena edukitzerakoan papera edo oihala urdintzen ditu, plantxa gisa erabili dugun landare edo algaren aztarna erreserbatuz.
Teknika horrek lotura estua du botanikarekin; izan ere, argazki-irudiekin osorik argitaratutako lehen liburua alga-herbarioa da, eta Anna Atkins botanika britainiarrak teknika horren bidez egin zuen.
Itziar Unzurrunzaga, diseinatzaile eta inprimatzailea, bere azken lanak naturaren kolorea, ezaugarriak eta formak islatzen ditu | www.itziarunzurrunzaga.com
Formatua: estanpazio tailerra
Noiz: 2021eko apirilaren 6a, asteartea eta apirilaren 8a, osteguna
16:00-18:30 (ordu kopurua: 2,5/saioa)
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina:familiak
Hizkuntza:euskaraz
Prezioa: 10 € (6 urte arteko haurrak doan)
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa