LABO GO32 Denis Martínez Roque “365”
LABO GO 32 Denis Martínez Roque “365”
Antolatzailea: NODE
Informazio gehiago: labo.eus
2021eko apirilaren 30a, ostirala
19:00 "365" Garazi Arrese y Denis Martinez Roque: Work-in-progress + ikus-entzunezkoak.
19:40 Solasaldia
Lekua:Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Sarrera: 3 € (aldez aurretik eta leihatilan)
Sarrerak erosi
Leihatilan: Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago. Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00 / Ostiralean: 10:00 > 20:00 / Larunbatean: 11:00 >20:00 / Igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
“365” da Denis Martínez Roque artista kubatarra une honetan garatzen ari den pieza. Argiak protagonismo berezia hartzen duen pieza. Garazi Arrese interpreteak eta Denis Martínez berak zuzenean erakutsiko dute mugimenduaren materiala birsortzeko ikerketaren metodologia. Zuzeneko erakustaldiaren ondoren, ikus-entzunezko pieza baten bidez egitura koreografikoa sortzeko fase bat proiektatuko da videowall-ean.
Dantzan Bilaka 2021 egitarauaren barruan.
“365”Euskal Herrian egon naizenean konturatu naiz gure bizitzetan eragin handiena duen elementuetako bat dela argi-aldaketa eta argi-kalitatea. Horregatik, gorputzak marraztu eta moldatzen dituen elementu eszeniko horretan jarri nahi dut arreta, "365" dantza garaikideko piezan egingo den ikerketa egiteko, zeina, aldi berean, urteko lau urtaroetan oinarritzen baita. Hala, bada, mugimendu koreografikoaren eragile gisa erabiliko dudan funtsezko tresna nagusia kromoterapia izango da. Helburu nagusia da aztertzea nola erreakzionatzen duen buruak eta gorputzak argi eta kolore desberdinen eraginpean, hotzenetatik beroenetara.
Fitxa artistikoa:
Antzezleak: María Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese.
Musika: Ibon Aguirre.
Argazkia: Laura Corrales Astorgano.
Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martinez Roque.