Dock Of The Bay

Cabecera
Título
Dock Of The Bay
Descripción


Dock of the Bay, Donostiako Dokumental Musikal Zinema Jaialdiak, musikazko zinema dokumentalaren topaketa- eta erakusketa-gune izan nahi duena eta Kutxa Kultur-en laguntza duena, bere hamalaugarren edizioa ospatuko du ekainaren 7tik 12ra.

Dock of the Bay udatiarragoa, borrokalariagoa, inoiz ospatu dugun bereziena. Bihotza ahotik atera dakizuen lortuko dugu.

Ekitaldi hauek Kutxa Kultur-en garatuko dira...

Ikusle berriak.Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta musika dokumentalera hurbiltzea da. Ikasleei musikaren eta zinemaren plazera transmititu nahi diegu, eta azaldu zenbaterainokoa den horretan diharduten pertsonen grina eta ardura.

  • Zuzeneko irratia. Plano secuencia.Zuzeneko irratiaren atal hau, gazteenei eskainia, Deusto irratiaren lankidetzatik sortu zen.
    Ekainak, 9a, asteazkena, 17:30

  • Zuzeneko irratia. Zure bizitzako diskoa
    Ekainak 11a, ostirala, 17:00

    Zure bizitzako diskoa, lagunen arteko elkarrizketa da. Zure bizitzako diskoa oroitzapenetarako bidaia da, gure bizitza markatzen duten eta gure ikusteko, entzuteko, bizitzeko modua aldatzen duten abestietarako bidaia.
    Dock of the Bayn gertatzen den irratsaio bat da zure bizitzako diskoa. Gaurko gonbidatua: Niño de Elche, disko hautatua; World of echo Arthur Russell-ena, eta aurkezleak, Asier Leoz eta Juan Luis Echeverria.

  • Zuzeneko irratia.Docs&Talks
    Ekainak 12a, larunbata, 12:00

    Docs&Talks Inés Calerok eta Laura Garcíak sortutako podcast-a da, eta ez-fikziozko zinea partekatzeko beharretik sortu da.
    Oraindik ez dakigu nor den Docs eta nor den Talks, baina lotura horretatik hurbilago sentitzen gara, bizitza eta zinema lotzen eta konektatzen baititu. Badakigu, ordea, genero-ikuspegia duten istorioak zabaldu nahi ditugula eta haien zinema-hizkuntza berritu.

Dock Live! diziplina arteko espazioa da, eta musikaren, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen inguruan lan egiten duten hizkuntzen eta artisten arteko gurutzaketa eragin nahi du. Hainbat formatutako puntua izan nahi du sail honek: proiekzioak, musika, pieza eszenikoak eta performancea besteak beste, eta zinemagileak, ikus-artistak, idazleak eta performerrak, eta musikariek hartuko dute parte bertan.

  • Synchresis 45: "The body, the gesture".Musikenekin Lankidentzan. Komisarioak: Stefano Scarani eta Julia Chiner (56')
    Ekainaren 7tik 12ra | Ordutegia: 12:00 | 17:00 | 20:00

    Gero eta musika-konpositore gehiagok jotzen dute ikus-entzunezko sorkuntzara, batez ere eremu elektroakustikoan, eta horrek hizkuntza partikularrak eta adierazpen-formak garatzen lagundu du, non irudiak eta musika arte-adierazpen berezi batean aurkitzen baitira, hizkuntza komun baten bidez. Denborak aurrera egin hala, genero honek Videomusic izenburupean identitate bat bilatu du pixkanaka. Synchresisen helburua da bideo-musika genero emergente eta hizkuntza artistiko gisa sustatzea. Synchresis proiektua Stefano Scaranik eta Julia Chinerrek sortu dute, Espainiako Soinu Artearen eta Musika Elektraokustikoaren Elkartearekin (AMEE) lankidetzan, 2011n.

  • Caer, caer, caer.Richard Mascherin / Venezuela (2020 - 35’ - VOSE)
    Ekainaren 10a, osteguna, 20:00

    Kezkagarria iruditzen zait eguneroko bizitzan ditugun erorketak, bai emozionalak eta bai fisikoak, eszenara eramatea. Nola aurki dezaket zintzotasuna eta bertatik partekatu? Lan askotatik pasatuta, “erorketa” nire interprete-ibilbidean nagusi izan da. Konturatu nintzen hori nire parte dela, nola mantentzen naizen eta nire ingurura nola itzultzen naizen parte. Erreferente handiek lan honekin jarraitzera bultzatzen naute, eta ezarritako mugak aldatzeko modu horren alde egiten dute. Liluratu egiten nau tragediaren eta umorearen arteko puntu komunak, oinazea eragin dezakeen zerbait erlatibizatzea, “barrea eta mina gainditzea” lortu arte. Biratzen eta erortzen jarraitzen duen ikuspegi bat erakutsi, bizi dugun errealitatearekiko paralelotasuna eginez.

  • Aleatoriotasunetik. Musika: Aitor Etxebarria + Ikus-entzunezkoak: Hannot Mintegia
    Ekainaren 11a, ostirala, 20:00

    Heriotza, hein batean, metafisikoa da, baina gertaera, ausazkotasuna, fokalizazioa, eta ezbeharra ere bada; heriotza hegeliarra da, baina baita nietzchearra ere; dialektikoa da, gauza beraren betiereko itzulera da aldi berean.

DockOfTheWay2021 cartel

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2021,2020,2018
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
07 Ekaina 2021 00:00 – 12 Ekaina 2021 00:00
Inicio
Fin
Texto fecha
13 Urtarrila 2020 00:00 – 18 Urtarrila 2020 00:00
Inicio
Fin
Texto fecha
06 Urtarrila 2018 00:00 – 13 Urtarrila 2018 00:00
Fecha
7 ekaina 2021 00:00 – 12 ekaina 2021 00:00
Espacio
Plaza
Línea Actuacion
Programas