“35 Huts” | Esti Curiel

Cabecera
Título
“35 Huts” | Esti Curiel
Descripción


35 urte beteko ditu Asunek eta kaka eginda dago bere familian dagoen maldizio baten erruz. Maldizio honi aurre egiteko erantzun bila dabil, amona Salvadora du bizirik eta bere laguntza behar du, baina honek lagundu ordez gehiago nahasten du, irratinobelak xurgatu baitu amona.

Asunen bizitza zoro hau aitzaki hartuta zenbait gai desberdinez hitz egiten saiatu gara. Oinordetzan jaso dituenak sinistuta eta aitzaki hartuta bere bizitza bizitzeko ausardia falta du pertsonaiak. Familia honetan emakumeak dira maldizio bat dutenak, eta belaunaldiz belaunaldi pairatzen dutenak. Hau puskatzeko ordua da.

Maitasuna, heriotza, ametsak betetzea eta amatasuna bezalako gaiak ere jorratzen ditugu.

Aktorea: Esti Curiel

2021eko ekainaren 4a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskara

Sarrera aldez aurretik: 3 €.
Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 €
(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


EstiCuriel

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2021
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Ostirala, 04 Ekaina 2021 19:00
Hora Desde
19:00
Fecha
Ostirala, 4 ekaina 2021 19:00
Espacio
Besteak