LABO Uda 'Tommy' Ángela Millano
Dantza garaikidea/Performance.
Nola jarraitu dantzatzen; horixe da dantzan trebatzen hazi garen askok noizbait geure buruari egin diogun galdera. Tommy-k mugimendua aktibatu nahi du elkartze batetik abiatuta gorputzerako arrotzak diren keinuekin; eta, aldi berean, iruditeria azaleratzen utzi, berau zeharkatuz. Tommy-ren abiapuntua da berriro dantzatzeko eta ez gelditzeko desioa, eta beste gorputz batzuk inbokatzeko ikerketa egiten da, norberarenean sartzeko. Ematearen eta haragitzearen inguruko ikerketa da; sua da, desplazamendu bat eta keinu bat, bi otoitz eta maitasun abesti bat.
Fitxa artistikoa:
- Kontzeptua eta performance: Ángela Millano
- Argiztapena: Víctor Colmenero Mir
- Laguntza artistikoa: Xavier Manubens Samsó, Ana Paula Cidón
- Dirulaguntza: Koreografia Sorkuntza, Eusko Jaurlaritza (2018)
- Egonaldiak: La Poderosa (Barcelona), Desfoga (Cambados), Espacio DT (Madrid)
2021eko ekainaren 25a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aldez aurretik: 8 €.Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 10 €(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.