XIXgarren mendeko belaontzi batean bizi, esploratu eta ikertu

Cabecera
Título
XIXgarren mendeko belaontzi batean bizi, esploratu eta ikertu
Descripción


XIXgarren mendeko bergantin batean hegoaldera egingo dugu bidaia hitzaldian. Malvinas edo Falkland uharteetik Antartikaraino eramango gaitu Maria Intxaustegik bere espedizio gida lanak eta ikerkuntzak azaltzeko. Shackelton, Scott, James Cook, Francis Drake, Elkano eta beste hainbat esploratzaile ditu lagun; beren pausoak eta nabigazio erabakiak aztertzen ditu Antartikako Weddell itsasoan, -15ºC-tan 37 metroko masta batean igota dagoela, izotza eta izeberren artean itsasontziari igarobidea bilatzeko.

Mariak itsasoan igaro zuen konfinamendu garaia, Bark Europako eskifaiarekin bizitako abenturan. Otsailean, Ushuaiara bueltatu ziren Antartikatik. Bi hilabetez mundutik at konexiorik gabe egon ondoren, pandemiaren berri izan zuten lehenengoz. Koronabirusa munduan zabaldu zen eta muga guztiak itxita zeuden. Hego hemisferioan negu beltza eta gogorra zetozen, eta erreserban zuten erregai eta janariarekin erabaki erradikal bat hartu zuten: Holandara bueltatzea, eskalarik gabe eta haize oihalek bakarrik lagunduta, garai bateko nabigatzaileak bezala. 81 egun eta 10.000 milia baino gehiago egin zituzten hegoaldetik iparralderaino Atlantiko osoa zeharkatuz.

Bark Europa belaontzian eskifaiak bizitako esperientzia The Voyage (Richard Simko, 2021) dokumentalean biltzen da eta hitzaldiaren ondoren proiektatuko da.

2021eko ekainaren 23a, asteazkena, 18:30 | euskara
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián

Doako sartzea. Izena eman HEMEN
Hitzaldia streaming bidez emango da Kutxa Fundazioaren youtube kanalaren bidez.

Hitzaldi hau ZientziaKutxa 2021. Gene bidaiariaesparruan eskaintzen da. espezialista ez den publiko bati zuzendutako dibulgazio hitzaldi-zikloa, gai zientifikoei buruzko ezagutza eta lilura partekatzeko, ikertzaile adituen eskutik.

ZientziaKutxa hitzaldi-zikloa Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta dago.


Hizlaria: Maria Intxaustegi

Maria Intxaustegi (Donostia, 1989) itsaspeko arkeologoa, historialaria, kapitaina, buzo profesionala eta espedizio gida da. Jakin-minez beteta eta itsasoarekin guztiz maiteminduta, bere lehendabiziko ikerkuntzak Aro Modernoko itsasontzi hondoratuekin lotuta daude. Buzo profesionala bilakatu zen itsaspeko arkeologian aritzeko eta mundu osoan zehar ibili da ur-azpiko ondarea aztertzen.

2015ean, Texas A&M Unibertsitatean zegoela "Premio Iberoamericano Cortes de Cádiz" saria irabazi zuen. Ikasketak ordaintzeko profesionalki nabigatzen hasi zen, kapitain titulua eskuratu, eta hortik aurrera, belaontzi handiekin ibili da, batez ere, itsaso australean Aro Modernoko espedizioak aztertzen. Gaur egun, Bark Europan XIX mendeko bergantinean ari da lanean Antartikako espedizio gida bezala kontinente izoztua esploratzen, Alegria Expediciones enpresa eratu berriarekin esplorazio ibilbideak antolatzen, Ondaresub bere erakundearekin ur-azpiko ikerkuntzak egiten eta, EHUn doktoregotza bukatzen ari da Habanako XVIIIgarren mendeko ontziolari buruz.


ZientziaKutxa MariaIntxaustegi ZientziaKutxa MariaIntxaustegi barco

ZientziaKutxa2021

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2021
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Azteazkena, 23 Ekaina 2021 18:30
Hora Desde
18:30
Fecha
Azteazkena, 23 ekaina 2021 18:30
Espacio
Besteak